Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Etxea pertsona zaharrentzat egokitzea: Eragozpenik gabeko etxebizitza

Zaharrak autonomoak izango badira, oztopoak ezabatu eta segurtasuna bermatzea, ezinbesteko

Etxebizitza egokitzeko klabeak

  • Konponbide soilak, lehentasunezkoak. Logelara joateko eskailera igotzeko pertsonak arazoak baldin baditu, igogailua edo antzeko sistema garesti bat instalatu ordez, agian hobe izango da bere logela behe solairuan jartzea.
  • Sentimenduak ere, gogoan hartzekoak. Aldaketak batzuk, erabat zentzuzkoak badirudite ere, agian ez dira onak interesatuarentzat; hobe da horrelakorik ez hertsatzea. Etxe bateko altzariak zaharkitu edo aldrebesa iruditzen bazaizkigu ere, traste edo apaingarriren bat karga sentimental handikoa izan daiteke bertan bizi den pertsona horrentzat, oroimen eta bizipenak horiekin identifikatzen dituelako.
  • Erreformak, pixkanaka, egokiera azaldu ahala. Logela pintatu behar duzunean, aprobetxa ezazu entxufeak instalatu eta pizkailuak aldatzeko. Bainuan erreformarik egiten duzunean, jarri ez labaintzeko moduko zorua, bertan dagoen baineraren ordez ipini dutxa, etc.
  • Ez jo beti-beti profesionalengana: obra txiki batzuk guk geuk, senide edo ezagunen batek egin ditzake. Esku-baranda instalatzea, bainerako heldu-barrak atxikitzea edo alfonbrak zoruari itsastea lan soilak dira, espezialista ez denak ere egiteko modukoak.
  • Azalpenak ematea. Adineko pertsonari denaren gaineko azalpenak eta justifikazioak eman behar zaizkio eta, horiek entzunik, berak emango du baimena. Ez ahaztu hark bere etxea duela.
  • Eskuratu lanabes baliagarriak. Denda espezializatuetan hamaika tresna erabilgarri topatuko dituzu. Kontuan izan ohe artikulatuak, ibiltzeko tresnak eta antzekoak alogeran ere har daitezkeela.

Telefonoa

  • Badira telefono bereziak ikusmenean zailtasun arin eta larriak dituzten pertsonentzat (tekletan zenbaki handiak dauzkatenak) eta ongi aditzen ez dutenentzat ere (soinu bolumena erregulatzeko mekanismoa daukatenak).
  • Etxe bazter batetik bestera patrikan eraman daitezken telefono hari gabeei esker, deia entzuten duen bakoitzean adineko pertsonak ez du korrika abiarazteko premiarik sentituko eta, hortaz, erorikoen arriskua urrundu egingo da. Horrez gainera, (zorabio, eroriko edo bestelakoen ondorioz) pertsona jausita ere, lurretik dei egin dezake, aparatua eskura dauka eta.
  • Oso komenigarria da zaharrak telefonoaren funtzio erabilgarriak ikastea, hala nola ohiko zenbakiak, buruan gorde behar izan gabe, memorietako tekla bakar bat sakatuta markatzea, telefonoa eskuetan hartu gabe hitz egin ahal izateko "esku aske" sistema, etc.
  • Etxean terminal bat baino gehiago instalatuz gero, eragozpenak nozitzen dituen pertsonak ez du toki batetik bestera ibili beharko, deia entzunikoan.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto