Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Etxea pertsona zaharrentzat egokitzea: Eragozpenik gabeko etxebizitza

Zaharrak autonomoak izango badira, oztopoak ezabatu eta segurtasuna bermatzea, ezinbesteko

Egokipena, gelaz gela

Bainua:

  • Zoru plastiko ez labaingarriak dira egokienak.
  • Baineran edo dutxan ez labaintzeko ezinbestekoa da berariazko alfonbratxoak ipintzea.
  • Dutxa-platererako irispideak ahalik eta koska txikiena izan behar du. Dutxa bainera baino egokiagoa da.
  • Heltzeko barren koloreak hormarenaz zeharo bestelakoa izan behar du. Barrak plastikozkoak izango dira, metalezkoak bezain labaingarriak ez direlako. Aukeratu arreta handiz non kokatuko diren eta erantsi hormari seguru izan daitezen moduz.
  • Ur-bide bikoitzeko iturri aginte bakarrekoa, palankaduna ahal bada, maneiagarriagoa izango du pertsona zaharrak.
  • Komuneko konketak behar bezain altu eduki behar du eserlekua: zorutik 45 - 50 zentimetrotara, gutxienez.
  • Komuneko ateak kanporantz ireki behar dira, larrialdirik gertatzekotan erraz desinstala daitezen.

Egongela:

  • Sofa baino egokiagoa da besaulkia
  • Eserlekuak behar bezain altua behar du izan (45 zentimetro), bizkarralde zuzenekoa eta, zutitzea errazteko, besoez hornitua. Bizkarralde inklinagarria eta oinak jartzeko tokia baldin badauka erosoago izango da.
  • Telebistak bere teleagintea eduki behar du. Ikusleak entzumenean arazorik daukanean, hari gabeko aurikularrak lagungarriak izango ditu, soinu bolumena altuegi ipini gabe aparatua entzuteko.

Logela:

  • Ahal den neurrian, ez ipini ohea hormari itsatsita.
  • Ez da komeni ohea leihoari begira orientatzea, goizeko argitasunak pertsona itsu egin dezake eta.
  • Ohearen gutxieneko altuera egokia 45 zentimetro da. Altuera hori egokitzeko, hankak aldatu edo luzagarriak erants dakizkioke oheari.
  • Argi pizkailua, telefonoa eta alarma eskura-eskura eduki behar ditu pertsonak. Mesanotxeko lanparak ahalik eta finkoen egon behar du (egokiena, paretari itsastea).
  • Oheko alfonbratxoa zinta itsaskorraz lurrari atxikita egon behar du baina neurri eraginkorrena alfonbrarik ez jartzea da.
  • Mugitzeko arazo larriak dituzten pertsonei ipini airezko koltxoia edo koltxonetaren tankerakoak (tamaina handi edo txikikoak): horrek bizkarreko eta gainerako gorputz ataletako mina arintzen laguntzeaz gainera, etzanik luzaro egotearren min eta azaleko zauriak larritzea galaraziko du. Kuxinaren tamainako koltxonetak ere erabil daitezke besaulkian zein aulki gurpildunean.
  • Erabili larruazala babesteko arkume larruak: horrelakoei esker, hainbat arrazoi direla medio (hezur irtenak, posturak, etab.) gorputzeko hainbat ataletan zauriak edota mina sor ditzaketen ondorioak arindu egin daitezke. Arkume larruak aulki gurpildunean, besaulkian eta beste hainbatetan ere ipin daiteke.
  • Pertsonak, mugitzeko ezintasun edo mendekotasun handia nozitzearren, oheko egonaldiak paseotxoekin edo eseraldiekin tartekatzerik ez duenean, ohe artikulatuari esker ezindutako pertsona inoiz mugitu ahal eta posturaz aldatu ahal izango da, etzanetik hasi eserita egon arte.

Sukaldea:

  • Harraskak ez du sakon-sakon izan behar; iturri palankadunari esker pertsonak ez du eskuturra bihurritzen ibili beharko eta, bere hoditik ateratzeko dutxa modukoa baldin badauka, eltzea harraskan ipini gabe bete egin dezake.
  • Apalen altuera egokia, zorutik 40 zentimetrotik metro eta erdirainoko bitartekoa da. Gehien erabiltzen diren ontzi eta tresnak eskura utzi behar dira.
  • Erabili plastikozko edalontzi, plater, adur-zapi eta lana erraztuko duten gainerako gauza guztiak. Kirten zabal eta handiko sardexka, koilara eta labanak maneiagarriago gertatzen dira baina ez erabili honelako tresna plastikozkorik, erraz puskatzen direnez, arriskutsu gertatzen direlako. Saiatu, ahal den neurrian, sukaldean erabili beharreko ontzi eta tresnen (katilu, plater, eltze...) materialak erraz hausteko modukoak izan ez daitezen.
  • Sukaldeko arrisku nagusietako bat bero-iturriek eragiten dituzten erredurak dira.
  • Mikrouhin labean era askotako jakiak eta infusioak presta daitezke. Egun ia-ia ezinbesteko lanabes bihurtu da.
  • Gurpildun mahaitxo batean plater beroak eta astunak arriskurik gabe eraman daitezke etxe barruan, toki batetik bestera.
  • Erabili eserleku egonkorrak.
  • Jarri zoru ez labaingarria.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto