Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Etxea pertsona zaharrentzat egokitzea: Eragozpenik gabeko etxebizitza

Zaharrak autonomoak izango badira, oztopoak ezabatu eta segurtasuna bermatzea, ezinbesteko

Aldaketa orokorrak

Argindar eta argien instalazioa:

 

  • Hariek ez dute pasabideetan egon behar.
  • Pizkailuak, ugari, toki estrategikoetan kokatuko dira:
    • Eskaileraren hasiera eta amaieran.
    • Oheburuan.
    • Korridoreen hasiera eta amaieran.
  • Hobe pizgailu konmutatuak jartzea, argia hainbat tokitatik piztu eta itzaltzeko aukera ematen dutenak. Hobe, iluntasunean ikusgarri egiteko, fosforeszenteak izan edo argitxo bat badaukate. Zorutik 90 - 100 cm-tara instalatu behar dira.
  • Entxufe ugari jarri behar dira, luzagarriak baliatu behar ez izateko. Pizkailuen altuera berean edo, gutxienez, zorutik 40 cm-tara kokatu behar dira.
  • Argi-iturriek orientatzeko modukoak izan behar dute (aurrez aurre edukitzearen ondorioz ez itsutzeko) eta intentsitatez erregulagarriak, argitasuna unean uneko premietara egokitzeko.

Zoruak:

  • Lauak izango dira, koskarik gabeak (batzuetan, terraza eta balkoirako sarbideek badituzte horrelakoak), ez labainkorrak.
  • Hobe alfonbrarik ez jartzea.
  • Eskailera-mailarik baldin bada, seinaleztatuak egongo dira eta beraiek gainditzeko elementuak izango dituzte.
  • Pertsona zaharra aulki gurpildunean ez dabilenean, zorurik hoberena ile motzeko moketa da: frogatua dagoen bezala, horrelakoetan femur muturreko haustura gutxiago gertatzen dira.
  • Egurrezko zoruak, ez labaintzeko moduko argizariekin tratatzen direnean seguruago gertatzen dira.

Altzariak:

  • Pasabidea eragozten duten altzari edota bestelako objektuak albo batean jarri behar dira.
  • Hari elektrikoak, jostailuak eta gainerako objektuak kendu behar dira pasabideetatik.
  • Ahal den heinean, altzarien ertzek borobilduak izan behar dute.
  • Aulki gurpilduna erabiltzea beharrezkoa denean, etxebizitza osoan ibili ahal izango dela aurreikusi behar da.
  • Pertsianak altxa eta jaisteko mekanismo elektrikoak eroso eta seguruagoak dira.
  • Ateek zabalak izan behar dute, 80 zentimetrokoak gutxienez.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto