Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Etxea pertsona zaharrentzat egokitzea: Eragozpenik gabeko etxebizitza

Zaharrak autonomoak izango badira, oztopoak ezabatu eta segurtasuna bermatzea, ezinbesteko

  Etxebizitzaren kalitatea, berez, bizi mailaren adierazle erabatekoa bada ere pertsonak adinean aurrera egin ahala horren garrantzia areagotu egiten da, bertako biztanleen gaitasun fisiko eta psikologikoek behera egitean. Espainian 65 urtetik gorako pertsonak ia zortzi milioi dira; horietatik bi milioik nola edo halako ezgaitasunik agertzen badute ere, horien %96'9k etxean segitzea nahiago dute. Baina etxebizitza asko ez daude horrelako pertsonak bertan bizitzeko egoera egokian (igogailua dela, kalefakzioa dela...). Onena izango litzateke etxebizitzek oztoporik ez balute zailtasunik gabe sartu eta ateratzeko, mugitu eta jarduteko. IMSERSO erakundeak 2004 urtean pertsona zaharren bizi-baldintzei buruz eginiko inkestak agertu duenez, zaharren %82,5 beren jabetzako etxebizitzan bizi dira. Ekipamendu gabezia larrienak dituzten pertsonak bakarrik bizi direnak dira: horien %13'5ek ez du telefonorik, %44k kalefakziorik (indibidual nahiz kolektiboa) ez daukala dio eta %70'5ek ez du igogailurik. Hona, dena den, datu larriena: etxebizitzaraino iristeko zahar horien %26k hiru solairu igo behar ditu.

Etxebizitzen egokitzeari dagokionez, kontuan hartu beharreko arautegiak bat baino gehiago dira: batetik, Jabetza Horizontalaren 8/1995 Legea, apirilaren 6koa; honek bere azken bertsioan xedatuak ditu etxeetako atarien eta elementu komunetan obrak eta egokipen lanak egin ahal izateko etxejabeek hartu beharreko erabaki eta neurriek beteko dituzten baldintzak. Bestetik, maiatzaren 30eko 15/1995 Legeak, pertsona ezinduek topa ditzaketen oztopoak suntsitzeko higiezinen jabetza-mugak zehazten ditu.

Alor ekonomikoan, etxebizitza egokitzeko edo bertatik oztopoak suntsitzeko dirulaguntza edo kredituak emateko aukerak arautzen dira. Interesatuak, era berean, PFEZen bitartez zerga-kenkarien onuradun izan daitezke, ezintasunik duten pertsonentzat ohiko etxebizitza egokitzeko obrak egitearren. Kenkari horiek ohiko etxebizitzan, eraikineko elementu komunetan (eskailera, atari, igogailuetan) obrak eta instalazioak egiteari eta, sentimenen bidezko komunikazio-oztopoak suntsitzeko eta segurtasuna areagotzeko balio duten dispositibo elektronikoak instalatzearren aplikatuko dira.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto