Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Homeopatia: Alternatiba ez horren oldarkorra

Medikuek ere erabiltzen duten eta berme zientifikorik ez egoteak eragozten duen praktika honen erabiltzaileak gero eta gehiago dira

  Alternatiba, iruzurra... Homeopatia jaio zenetik bere baliotasunaren inguruko polemikak inguratuta dago. Hainbat emaitza positibok goratu egiten dute, baina ikerketa zientifiko ezak zalantzan jarri dute halaber. Erabiltzaileek alternatiba ez horren oldarkorrak eta gizatiarragoak bilatzera jo dute medikuntza ofizialak sortutako desilusioaren, tratamendu batzuen oldarkortasunaren, gehiegizko medikatzearen eta efektu iatrogenikoen agerraldiaren ondorioz, alegia, medikuen zenbait jarduketek ekarritako ondorio negatiboen ondorioz. Horregatik guztiagatik mediku askok homeopatia hartu dute berriro sendatzeko era ez oldarkor moduan, gaixoaren azterketan, haren berezitasunetan eta antzekotasun legea deiturikoan oinarrituta. Gaur egun mundu osoan milioika pertsonek homeopatiara jotzen dute, milaka medikuk praktikatzen dute eta herrialde batzuetan, Frantzian esate baterako, Gizarte Segurantzak kostuaren dirua itzultzen dio erabiltzaileari.

Homeopatia Samuel Hahnemannek aurkitu zuela onartzen da. Mediku hau 1755. urtean jaio zen, bere kideek erabiltzen zituzten odolusteek, purgek edo merkurio, sufre, kloro eta beste prestakin batzuetan oinarritutako jarduketek zapuztuta, beste bide terapeutiko batzuk bilatzen saiatu zen. Baina aitzindari nagusia Hipokrates izan zen, medikuntzaren aitatzat jotzen dena, homeopatiaren oinarrietako bat den antzekotasunaren legea adierazi zuena. Hastapenetan homeopatiak gaitzesle asko izan zituen eta baita aurkakotasun ankerra ere. Hanemann 1843. urtean hil zen eta jarraitzaileak eta gorputz teoriko idatzi bat utzi zituen arren, homeopatiak ez zuen inolako garapenik izan hurrengo ehun urteetan. Baina 70eko hamarkadatik aurrera diziplina honekiko gero eta interes handiagoa agertu zen.

Hiru printzipio

Homeopatia hitzak jatorri grekoa du, omoios eta pathos hitzetatik dator, antzekoa eta eritasuna esan nahi dute hurrenez hurren. Medikuntza bigun edo medikuntza alternatibotzat hartzen diren horietako bat da, medikuntza ofizial edo alopatikoarekin alderatuz. Azken hitz honen jatorria grekoa da baita ere, alo eta pathos hitzetatik dator, kontrakoa eta eritasuna esan nahi dute. Homeopatiak gorputzaren sendatzea suspertzea bilatzen du bere medio propioen bitartez. Ez du bigarren mailako efekturik eragiteko gaitasunik eta oinarrizko hiru printzipiotan oinarritzen da: antzekotasunaren legea, medikuntza bakarraren legea eta gutxieneko dosien legea.

Antzekotasunaren legea: homeopatiako produktu batek pertsona osasuntsu batengan tratatzen ari den gaixotasunek eragiten dituen sintoma berberak eragin behar ditu. Homeopata batentzat tipulak usinak eta malko jarioa tratatzeko balio du eta kafeinak lorik eza ekiditeko.

Sendagai bakarraren legea: homeopata klasikoek sendagai bakarra erabiltzen dute, gutxitan bat baino gehiago, nahiz eta prestakin bakarra produktu konposatua izan daitekeen.

Gutxieneko dosiaren legea: osagai aktiboa hainbat bider diluitzen da oso kontzentrazio txiki baina eraginkorretara iritsi arte. Eginiko disoluzio kopuruak hamartarretan edo ehundar hanemanianotan (DH) zehazten du disoluzioaren potentzia. Prestakin homeopatikoak landare eta animalietatik lortzen dira, eta askotan mineralak erabiltzen dira. Espainian saltzen diren prestakin homeopatikoak eskulangintzazkoak edo industrialak dira.

Homeopatia eraginkorra al da benetan?

Gaia zaila da, paziente asko asebetetzen ditu, tratamendu homeopatikoaren bidez hobera edo sendatu egin direlako. Hori ukaezina da, hala ere, ez dago tratamendu homeopatikoa zuten pazienteen artean zein portzentajea sendatu den erakusten duen ikerketa zientifiko garrantzitsurik. Homeopatiaren sendatzeko gaitasunaren zergatiaz zerbait argitu nahi izanez eginiko ikerketa zientifiko gehienek placebo efektuari egotzi diote gaitasun hori, hau da, sugestio bitarteko sendatzeari, hartzen ari den horretan izandako fedean oinarrituta. Sendagai baten benetako eraginkortasuna egiaztatzeko bere efektuak placebo batekin batez beste lortzen direnak baino askoz ere altuagok izan behar dute. Baina homeopatiaren defendatzaileek diote placebo efektuaren teoria ez dela onargarria, izan ere homeopatiak haurrengan ere funtzionatzen duela diote, baita oso txikiengan ere, placeboek eraginik izan ezin dutenengan. Animaliekin antzeko zerbait gertatzen da: homeopatiako tratamenduen bidez hobera egin dute eta gaixotasun batzuk sendatu izan dituzte.

Kontuan hartu behar da, era berean, prozesu batzuetan ematen den eta hilabete pare batean desagertzen den "bere kasako sendatzea" izeneko fenomenoa. Pazientea homeopatarengana joaten da denboraldi luze bat gaixo egon ondoren, gaixotasun hori inork parte hartu gabe ere sendatzeko modukoa izanik, eta orduan haren amaiera naturala homeopatiaren esku hartzearekin bat etortzen da.

Gaur egun homeopatiarentzat ez dago azalpen zientifikorik, ezta bere eraginkortasuna frogatzen duten ikerketa epidemiologikorik ere, hala ere, kontrakoa ere ezin izan da frogatu. Hori bai, milaka paziente daude hobera egin dutela diotenak eta baita haren bitartez sendatu egin direla esaten dutenak ere, hori dela eta, homeopatia erabiltzaileen kopurua etengabe hazten ari da. Hain zuzen ere, homeopatiako produktuen merkatua etengabe hazten ari da. Kalkulatuta dago 4.000 mediku inguruk errezetatzen dutela Espainian eta aseguru pribatu batzuk ere beren prestazioen artean homeopatia sartzea pentsatzen ari dira beren aseguratuen artean eskaria gero eta handiagoa baita. Homeopatek, gainera, beste argumentu bat erabiltzen dute beren terapeutiken alde: erabiltzaileei ez dio inongo motako kalterik eragiten, ez dira tratamendu oldarkorrak, edozein kasutan ere ez kaltegarriak dira.

Gai honetan kontuan hartu beharreko beste puntu bat farmako industriaren jarrera da. Ez da emaitza positiboak izan eta onurak azpimarra ditzaketen homeopatiako ikerketak sustatzearen oso aldekoa, izan ere, kasu askotan homeopatiako erremedioak "tradizionalak" baino merkeagoak dira.

Legeria

Espainiako legeriak Sendagaiaren Legearen (25/1990) eta jatorri industriala duten sendagaiei eta prestakin homeopatikoei buruzko 2208/1994 Erret Dekretuaren bidez arautzen ditu sendagai homeopatikoak. Hortxe sortzen dira, hain zuzen ere, hainbat arazo, izan ere legeak adierazten du errezetatutako indikazio terapeutikoetarako eraginkorrak izan behar dutela. Hala ere, ez dago sendagai homeopatikoen eraginkortasuna bermatzen duen ikerketa kliniko, epidemiologiko garrantzitsu eta erabakigarririk. Arazo hau saihesteko arautegiak tarteko maila bat ezartzen du sendagaiaren eta produktu dietetiko edo kosmetikoen artean, hau da, Farmaziaren Zuzendaritza Orokorrak eta Produktu Sanitarioak kontrolatzen dituztenen artean, baina ez dira bere horretan farmaziako berezitasuna. Etiketatuan zehazten da: Sendagai Homeopatikoa-Frogatu gabeko indikazio terapeutikorik gabea. Prestakin hauek edozein botikatan lortu edo enkargatu daitezke eta 12-24 orduz eduki.
Homeopatia praktikatzen dutenei dagokienez, legea argia eta irmoa da: mediku titulatuak izan behar dute. Badaude espezialitatea ematen duten zentroak eta gradu ondoko diplomak ematen dituzte, eta nahiz eta beste espezialitate batzuk bezala errekonozimendu ofizialik ez izan, Valladoliden unibertsitateko espezialitate gisa erregistratu da.

Tratamendu mugatua

Zein gaixotasun dira homeopatiaz tratatzeko modukoak? Homeopaten arabera, indikazio egokienak ondorengo hauek dira:

  • Gaixotasun bakterio infekziosoak eta birikoak (arnasbide altuenak bereziki: faringitis, errenitis, sinusitis, trakeitis....), hala nola, mikotikoak.
  • Antzutasuna, haurdunaldi anitza izateko aukerarik gabe.
  • Buruko minak, migrainak.
  • Erreuma gaixotasunak.
  • Nahaste ginekologikoak: dismenorrea, hile aurreko sindromea, menopausia.
  • Gaixotasun dermatologikoak: ekzemak, urtikariak, psoriasia, aknea, herpes soila.
  • Antsietatea, larritasuna, estresa, depresioa, lorik eza.
  • Gaixotasun alergikoak eta psikosomatikoak.

Homeopatek diote ezagutzen dituztela homeopatiaren mugak: gaixotasun genetikoak, eskasia eritasunak, tumoreak eta prozesu kirurgikoak ez dira tratamendu homeopatikoek sendatzeko modukoak.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto