Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Aurrez kontrataturiko defentsa juridikoaren gastuak aseguratzaileak ordaindu nahi ez

Enpresa batek, bere jardueraren ondoriozko erreklamazioen aurrean, abokatu eta prokuradoreen artapena bermatzen zuen defentsa juridikoko asegurua kontratatu zuen. Polizak zioenez, aseguratuak nahi zuen abokatua eta prokuradorea izenda zitzakeen, baldin eta profesional horiek beharrezkoak baziren enpresaren interesen defentsarako. Halako batean, delituaren ordez, faltatzat kalifikaturiko auzi batean epaiketa penal batean esku hartzeko abokatua eta prokuradorea izendatu zituen enpresa aseguratuak. Aseguru etxeak aseguratuari abokatuaren eta prokuradorearen gastuak ordaintzeari uko egin zion, legearen arabera, faltengatiko epaiketetan profesional horiek esku hartzea beharrezkoa ez delako. Teruelgo Auzitegiak 2004ko urriaren 19an emaniko epaian xedatu zuenez, esku-hartzea beharrezkoa noiz den eta noiz ez den zalantzak sor daitezkeenez, aseguratuari eman zion arrazoia. Epailearentzat, zeinahi erreklamazio judizialen aurrean horrelako profesionalen laguntza hartu nahi duen erabaki behar duena aseguratua da, kontratua horretarako, ez bestetarako, itundu zuelako. Beraz, konpainia prokuradorearen eta abokatuaren gastuak ordaintzera kondenatu zuen, polizan adierazitako mugetan.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du