Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Larrialdietan arduragabekeriazko artapena

 Paziente batek esku ahurrean kristal batekin ebakia egin zuenez, ospitale bateko larrialdietako zerbitzura jo zuen. Ebakuntza egin ondoren molestiak segitzen zuenez, pazientea berriro joan zen kontsultara. Beste fakultatibo batek hartu zuelarik, ariketak egitea eta hiruzpalau hilabete itxaron zezan aholkatu zion, eskuaren bilakaera behatzeko. Ezbeharra izatetik hilabetera pazienteari bat-batean eskuko tendoi bat hautsi zitzaion eta, ondorioz, lanbidez emagina zenez, elbarri gelditu zen lanerako. Jasaniko kalteengatik (120.202 eurotan baloratuak) Andaluziako Osasun Zerbitzua eta lehen instantziako sendagilea auzitara eraman zituen. Epaitegi Gorenak, 2004ko urriaren 7an emaniko epaian, Andaluziako Osasun Zerbitzu Publikoa kondenatu zuen, pazienteari 60.101 euro ordain ziezaion, baina sendagilea errugabe jo zuen. Epaitegi Gorenaren iritziz, larrialdietako medikuak emaniko artapen eta tratamendua ohikoak izan ziren, egoki eta nahikoak. Ezin beste horrenbeste esan Osasun Zerbitzu Publikoaz, ebakuntza ostekoan pazientaren egoerak eskatzen zituen bitarteko guztiak ipini ez zirelako eta, gainera, geroztik agertu ziren konplikazio eta anomaliak egokiro balioztatu ez zirelako.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto