Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Etxebizitza bat erosteko diru kopuru bat eman zuten behin behingoz baina kontratuaren sinadura atzeratu egin da, Bizilagunaren txakurrak etengabe gau eta egun zaunka egiten du

Joan den ekainean Kanariar Uhateetan etxebizitza bat erosi nuen erres ordainagiri baten bitartez (erresak). Horren bitartez salerosketa kontratu bat egiteko lau hilabeteko epea ezartzen zen. Erosleak kontratua formalizatu ezean, erosketari uko egiten ziola ulertzen zen, eta arrazoia enpresa etxegileari egozterik bazegoen, horrek emandakoaren bikoitza itzuliko zuen. Oraindik ez didate etxebizitza eman eta hainbat bider deitu ondoren, zehaztasunik ezak baino ez dizkidate erantzun.

  Bigarren etxebizitza gisa eraikitzeko dagoen etxebizitza bat dela ulertzen da. Horrela izanez gero, aurretiaz diru kopuruak ematen diren etxebizitzen eraikuntza eta salmenta legea bete beharko zukeen saltzaile sustatzaileak. Lege horren arabera, babes ofizialekoak ez diren eta bizileku familiarrerako, eraikuntza hasi aurretik edo bitartean diru kopururen bat emanez, etxebizitzen eraikuntza sustatzen duten pertsona fisiko eta juridikoak baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Emandako diru kopuruaren itzulketa gehi diruaren legezko interesa bermatu behar dute emandako aseguru kontratu edo banku abal bidez, baldin eta etxebizitza egiten hasten ez bada edo ezarritako epeetan edozein arrazoi dela eta, amaitzen ez bada.
  • Banku edo aurrezki kutxaren baten bitartez erosleen aurretikako diru kopuruak jaso behar dira. Erakunde horietan kontu berezi batean eman beharko da diru kopurua etxebizitzaren eraikuntzak eragindako gastuei aurre egiteko.

Baina kasu honetan ez da salerosketa kontratu bat sinatzen, baizik eta etxebizitza erreserba bat egiten da, arras bitartez, etxebizitza lau hilabetez gordetzeko. Epe horretan saltzaileak eta erosleak eragiketa amaitutzat jotzen badute, kontratu pribatua sinatuko da prezioaren zatitzat emandako kantitatea egotziz. Lau hilabeteak igaro eta gero, enpresa etxegileak ez badu kontratu pribaturako sinadura data jakinarazi, etxegileen betebeharretako bat ez da bete eta horrek, hain zuzen ere, emandako kopuruaren bikoitzaren itzulketa erreklamatzeko bidea ematen du, hamabi mila euro, baina ez etxebizitzaren salmentarako. Enpresa etxegileari buro fax bidaltzea proposatzen dizugu eta Kontsumitzailearen Udal Informazio Bulegoan enpresari buruzko informazioa biltzea. Inolako akordioetara iritsi ezean, erreklamazioari hasiera emateko abokaturen batengana jotzea da egokiena.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto