Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Saski-naski

Λ

Ergonomia gidatzean: Erosotasuna segurtasuna da

Erabiltzaile eta fabrikatzaileek garrantzi handiagoa ematen diete babesa eta konforta ematen duten sistemei beste prestazio batzuei uko eginez

  Azken urteotan ibilgailuen ongialdien berri eman dizkiguten publizitate kanpainei buruz gogoeta egingo bagenu, ikusiko genuke kirol auto eta ibilgailu azkarrak aurkezten zituztela duela urte batzuk eta gaur egun, berriz, segurtasuna eta erosotasunari ematen zaiela lehentasuna, balio nagusi gisa. Hizkuntza aldaketa horrek ondorengo hau uzten du agerian: erabiltzaile eta fabrikatzaileek garrantzi handiagoa ematen diete babesa eta konforta ematen duten sistemei, beste prestazio batzuei uko eginez. Prozesu hau ez da halabeharrez gertatu. Batetik, errepideetan hildakoen kopurua izugarria da (5.300 kaltedun inguru Espainian soilik Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren arabera) eta, bestetik, bide segurtasunari buruzko legeak gero eta zorrotzagoak dira, hori dela eta, populazioak azeleragailua gehiegi zapaltzeak trafiko istripuekin zuzenean erlazionatuta dagoen kontzientzia hartu du. Ondorioz, gero eta segurtasun sistema eraginkorragoak garatu dira.

Segurtasuna eta ergonomia

Segurtasuna bi eremutan banatzen da:

Pasiboa: istripua izanez gero, bidaideak babestea du helburutzat. Eremu honen baitan daude segurtasun uhala, airbag edo aire poltsak, talka absortzio guneak, jarlekuak eta buru euskarriak, etengailu inertziala (talka kasuan erregaiaren ponparen korronte elikadura eteten du) eta suteen prebentziorako sistema.
Aktiboa: istripuak saihesteko balio du. Balazta, argi, trakzio kontrola, diferentzialaren egonkortasun eta blokeo elektronikoaren kontrola, ergonomiaz gain.

Ergonomiari segurtasun sistema izaera eman zaionean, autoak diseinatzeko orduan tratamendu bereizgarria eskaini zaio, azken finean, ergonomia gizakiek hobeto erabili ahal izan ditzaten makinen edo gauzen diseinurik egokiena baino ez da. Baina, ergonomiak zer ekarpen egiten dio ibilgailuaren segurtasunari? Jarlekuak ez daude dagoeneko estetikaren mende, eta beste ezer baino lehen, erosoak izan behar dute, bidaidearen segurtasuna areagotzen baita horrela; kontrol panelak argia izan behar du; maletategiak nasaia baina era berean betetzeko erraza izan behar du. Horrek guztiak hobeto gidatzea ahalbideratuko du, eta aurrerabide sofistikatuenak gama altuko modeloetan badaude ere, ibilgailurik xumeenetan ere gero eta lehenago ezartzen ari dira.

Ergonomia hiru mailatan

Autoa gidatzea nahiz eta oso maiz egin ohi den aktibitatea izan, bolantea daraman pertsonaren aldetik konpromisoa eskatzen du. Pertsona horrek, azken finean, makina bat erabiltzen du eta horren erantzule da, eta beste norbaitekin bidaiatzen badu, gainera, autoan doazen gainerako pertsonen erantzule ere bada. Horregatik, gidariaren erosotasunak nagusitu behar du. Erosotasun hori da, hain zuzen ere, ergonomiatzat edo ergonomia soluziotzat hartzen dena eta hiru mailatan bana daiteke. Lehenengoak pilotaje zuzenerako soluzioak ematen ditu, hala nola, oreka eserlekua, pedalak eta bolantea jartzeko orduan. Bigarren mailaren egitekoa gidatzeko tresnetara iristeko era azkarra eta kontrolatua ahalbideratzea da, argi etengailuetara, esate baterako, hala nola, ispiluak edo tenperatura egokitzeko unean. Eta hirugarren mailak beste funtzio batzuk betetzeko intuizioa eta erraztasuna ahalbideratzen ditu, gidatzeari ez dagozkion funtzioak baina, bai, bidaiari, esate baterako, maletategia ireki eta ixtea edo soinu ekipamendua erabiltzea. Maila batean edo bestean, hiru mailetako bakoitzak bere funtzioa betetzen badu, baldin eta bidaia ona egiteko konforta eta ongizatea bermatzen baditu.

Erabiltzaileak ere bolantean doan ergonomiaren agente aktiboa izan behar du. Bidaiari lekuari dagokionez ezer gutxi egin dezake, baina erabiltzailearen eskuetan dago, ordea, bere fisonomiara hobekien egokituko dena aukeratzea. Pertsona bakoitzak berezko pisua, gorpuzkera, altuera eta gidatzeko ohiturak baditu ere, ereduak garatzen dituzten ingeniariak eta diseinatzaileak datu antropometrikoen (gorputzaren neurriak) ikerketa esperimentaletan oinarritzen dira emaitzak orokortzeko, eta autoa serieko produktua bada ere, azken urteotan aukerak asko ugaritu dira.

Gidatzeko jarrerarik egokiena

  •  Behar duzun denbora hartu eserlekua jartzeko. Autoak hiru ate baditu, normalean pilotu lagunaren atea erabili atzeko jarlekuan esertzeko, era horretan gidaria esertzen den bakoitzean bere jarlekua egokitu behar izatea ekidingo duzu.
  • Jarlekuak 15 eta 25 gradu bitarteko inklinazioa izan behar du atzeraka, hau da, izterrak eta aldakak 110 eta 120 gradu bitarteko arkua, behintzat, izan dezaten.
  • Lurra eta jarlekuaren arteko distantziak 30 zentimetro ingurukoa izan behar du.
  • Jarlekuak pedaletatik nahikoa gertu egon beharko luke izterrekiko hanken tolestea 135 gradukoa izan dadin.
  • Bolantea doigarria bada, sorbalden eta bizkarreko zeiharren laxapena ziurtatuko duen posizioa aukeratu.
  • Belarrien erreferentzia hartu buru euskarria ongi jartzeko. Belarrien altuerara, hain zuzen ere, jarri behar dugu erdi gunea.
  • Segurtasun uhala egokitu autoa abiarazi aurretik, zein ibilbide egingo den kontuan hartu gabe. Zintaren goiko aldea lepauztaia eta bularraren gainean bermatu behar da, estutu gabe, pelbisean tenkatuz, aurrez aurre istripuren bat izanez gero, uhalaren azpitik gera ez gaitezen.
  • Ibilgailuak aire girogailua badu, tenperaturarik aproposena 20 gradukoa da.
  • Aginte panelean ezer ez utzi, eta autoan ere ez utzi ezer askatuta (gidaliburuak, jostailuak, oinetakoak...).


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto