Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Gauzak errutinaz egiteko premia duenak, antsietate biziaren eraginez, mania patologikoa nozitzen du
Kalean goazela ez al dugu sentitu inoiz baldosa lerroren bat ez zapaltzeko presioa? Edo automobilen matrikulak ikastea, edo butaka ilarak zenbatzea, edo iturriari tantorik ez dariola behin eta birritan egiaztatzea, edo argia itzalita edo atea ongi itxita dagoen begiratzea... Mania txikiak dira horiek guztiak baina, muturrera eramanik, jasaten dituen pertsonarentzat eta berorrekin harremanetan bizi direnentzat arazo larria bihur daitezke. Agerkera xelebrekoa izatetik jokaera konpultsiboen morroi izatera (hau da, bere borondatetik harago doan egintza burutzeko premia larria sentitzera) pasa daiteke gizakia.
Nolabaiteko maniak izatea normala da; horiek gizakiaren denbora eta egonkortasuna desorekatzen hasten direnean eta pertsona horrekin bizitzea arazo bihurtzen dutenean sortzen da arazoa. Gasa itzalita dagoen egiaztatzea ez da kaltegarria baina egiaztapen hori hiru, lau edo gehiagotan errepikatzea (pasabidea irekita ez dagoela ikusi ondoren ere) pertsona horri gaitz larria bilakatzen zaio. Azkenean, mania horien eskutik antzeko beste batzuk ere etortzen direnez, eguneroko bizitza errito bihurturiko portaerek betetzen dute.
Manien errito-segidak harritu eta gogaitu duen lehen pertsona gaitz horiek nozitzen dituena da. Ez daki zergatik gertatzen zaion, ez nondik datorkion ere, baina errito horiek bete gabe eta berorien mendeko izan gabe bizitzerik ez dagoela sentitzen du. Zergatik bilakatu da maniatiko, ostera? Kasu batzuetan nortasun obsesiboa izaten da arrazoietako bat, bestetan kontziente bilakatu gabeko motiboak edo kulturalki ikasitako azturak, baina gehien-gehienetan ez dago arrazoi taxuzkorik. Ba omen dago ezaugarri orokor bat: nortasunaren egitura zurrun samarra, pertsona atsekabetzeraino eta bere harreman sozialak galarazteraino irits daitekeen zurruntasuna. Maniatikoari gauza horiek zergatik edo zertarako egiten dituen galdeginez gero, berak ez lekike ihardespenik ematen. Dena den, badaki, ederki jakin ere, erritoa bete ondoren bakarrik dagoela gustura, bere antsietatea horrela bakarrik lasaitzen baitu. Ez da ahaztu behar, noski, ingurukoak bere onetatik ateratzen ditu, hauek bere eta haren estutasuna nozitzen duten arren, lasaitu ez baitute egiten.
Badirudi mania edo portaera-erritualak maizago gertatzen direla:
Zenbat pertsona mota hainbat mania daudela esan liteke. Mania horiek aldez edo moldez sailkatu beharko balira, berriz, ordenaren neurrigabeko obsesioa, garbitasuna, eskrupuluak, segurantziaren premia eta perfekzionismoa hartuko lirateke aintzat.
American Psychiatric Asociation elkartearen Trastorno Mentalen Diagnosi eta Estatistikako Liburuak, errito konpultsiboekin loturiko nortasunaren trastorno obsesibo-konpultsiboa diagnostikatzeko irizpide batzuk ematen ditu.
Hurrengo sintometatik lau edo gehiago agertzea profesionalarengana kontsultatzera joateko motibo izan daiteke, hara:
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa