Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Gaur egun eraikitzen diren etxebizitza berrien %95ean egongela, gela eta korridoreetako zoruak egurrezkoak dira, baina erabiltzen dena ez da edozein motako egurra, baizik eta kalitateari, instalatzeko erraztasunari, isolamenduari, dekorazio aukerari eta kostuari dagokionez, abantaila gehien eskaintzen duen zorua aukeratzen da, alegia, parket flotatzailea. Izen hori ematen zaio ez dagoelako zoruari ez itsatsita ez iltzatuta. Baztertu egin dira beste material batzuk, hala nola, baldosa, zeramika eta tronadura eta parket itsatsia bezalako osagai nobleak. Zer dela eta dago horrenbesteko eskaria? Zeintzuk dira parketaren ezaugarriak?
Egurrezko piezak dira (normalean xafla luzeak) doitasunezko teknologia erabiliz tailer espezializatuetan itsatsiak eta bernizatuak. Egurrezko zoru hauek ez dira lurrean ez itsasten ezta iltzatzen ere, baizik eta ikusten ez den aldea, zapaltzen ez dena, azpitik geratzen dena, neoprenozko mintz edo geruza baten gainean bermatuta geratzen da (gomabitsezko euskarri edo antzeko bat izan daiteke). Hori dela eta, "flotatzen" gelditzen da eta aldi berean isolatzaile moduan jokatzen du. Beste tronadura batzuekin konparatuz jartzeak ez du lan handirik eskatzen eta etxea bera ez dago osorik hustu behar instalatzeko; horiexek dira bi abantaila nagusietako batzuk. Gainera, edozein gainazaleraren gainean erabil daiteke, baita lehenagoko zoru baten gainean ere. Eskatzen dituen baldintza bakarrak 20 graduko giro tenperatura eta gela ongi aireztatua egotea dira hezetasunaren lurruna gainazalaren gainera eror ez dadin eta likido bihurtu. Jarri ondoren lurraren altuera 3-4 zentimetro igotzen da, hori dela eta, aurreko zorua kendu gabe jartzen bada, jartzen ez den leku edo gelak baxuago gera daitezke. Egurrezko xaflak jartzen den neoprenoak isolatzaile funtzioa betetzen badu ere, hezetasun handia dagoen etxebizitzaren zatietan parket mota hau ez jartzea gomendatzen da, ura eta egurra bateraezinak baitira. Hori dela eta, ez da gomendatzen bainugela eta sukaldeetan jartzea. Jartzekotan, komunontzi, bidet, konketa eta dutxaren ondoan tapizak jartzea komeni da, hala nola harraskaren ondoan dagoen zatian.
Xurgagailuaz garbitzea gomendatzen da, izan ere, era horretan zikinkeria partikulak arrastatu gabe jasotzen dira, lixa efektua ekidinez. Xurgagailu gehienek beren osagarrien artean parketak garbitzeko osagarri berezi bat izaten dute.Zoru mota bi daude: egur naturalezko parket flotatzailea eta parket flotatzaile ijeztua melaminazko erretxinaz estalia. Dekorazioari dagokionez, euren arteko ezberdintasuna honetan datza: ijeztuak kolore eta apaingarriei dagokienez aukera gehiago ematen ditu; egur naturalezkoak, berriz, ez du kolore aldaketarik onartzen eta aukeratutako egur motara mugatu behar da.
Egur naturaleko parket flotatzailea
Parket flotatzaile ijeztua
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa