Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Sauna eta bainu turkiarra: Atsegin onuragarria

Ahalik eta probetxu guztien atera eta balizko arriskuei saihesteko funtsezkoa da nola funtzionatzen duten

Sauna

  Saunan berotasun(80ºC - 100ºC) lehorra dago, hezetasun erlatiboa %15era ozta-ozta iristen delarik. Saioak egurrezko gela hermetikoetan hartzen dira; bertan, hainbat altueratan, egurrezko aulkiak daude (zenbat eta gorago, hainbat eta beroago), atseden hartzeko. Berariazko ontzietan hondardun ez diren harriak berotu behar dira erresistentzia elektrikoen bitartez lortzen da berotasuna.

Onurak

  • Sistema kardiobaskularra eragiten du. Tenperatura handiaren eraginez metabolismo muskularra areagotu eta bihotza indartu egiten da, kapilarrak dilatatu eta bihotz erritmoa azkartzen duelako beroak.
  • Toxinak suntsitzen ditu. Poroak zabaldu eta larruazaletik orbanak ezabatzen laguntzen du. Izerditzeari esker, organismoak "hondakinak" suntsitzen ditu, hala nola metal astunak (beruna, merkurioa, zinka, nikela, kadmioa, etc.), alkohola, nikotina eta sodioa.
  • Arnasketa hobetzen du. Arnasketa-bideak garbitzen laguntzen du. Bronkioetan egon daitekeen mukia bigundu egiten du. Katarroa izatekotan, saio bat egin ondoren hobekuntza handia nabaritzen da. Frogatua dagoenez, biriketako estaltze-gaixotasunak nozitzen dituzten pazienteak behin-behineko hobekuntza izaten dute.
  • Junturetako gaitzak arintzen ditu. Gorputza berotu, zirkulazioa arindu, endorfinak igorri eta zurrun dauden junturak berotzeari esker, mina eta molestiak arindu egiten dira. Gorputza, bero dagoela, minaren aurrean sentsibilitate gutxiago agertzen du. Sistema lokomotorean eta egoera psikoemozionalean eragin mesedegarria du, min artritikoa arintzeaz gainera.
  • Bestelako tratamendu terapeutiko eta estetikoak hartzeko prestatzen du gorputza. Sauna hartu ondoren, larruazalaren eta muskuluen egoera egoki-egokian daude masajea edota hainbat produktu aplikatuz jaso beharreko tratamenduak (zelulitisa, gizentasuna, larruazala sakon hidratatzea, etc) hartzeko.
  • Beste aplikazio zenbait. Ariketa egin ondoren muskuluak eta organismoa suspertzen laguntzen du, zelulitisa eta adipositateak ezabatzen laguntzen du. Okerdurak, neuralgiak, muskulu-espasmoak, junturen zurruntasuna eta hezur-muskuluen gaitzetan, oro har, mesedegarri gertatzen da sauna.

Bainu turkiarra

Bainu turkiarra, lurrun-bainua edo hammam (bainua, arabieraz) duela milaka urte praktikatzen da. Berotasun hezeko bainu honetan tenperatura ez dago uniforme: lurrean 20ºC - 25ºC dago, metro eta erdian 40ºC inguru eta buruaren altueran 50ºC. Hezetasuna hemen %99koa denez, bainu turkiarrak berezkoa den "lainoak" betetzen du dena.

Espazio hauetan, hormetan dauden erradiadore eta hodietan barrena doan ur beroak sortzen du beroa.

Onurak

  • Organismoak hartu duen berotasunaren eraginez funtzio metabolikoak azkartu egiten ditu: arnasketa areagotu, odol zirkulazioa arindu, nerbio eta hormona-sistemak bizkortu... horrek guztiak osasunaren hobekuntza orokorra ondorioztatzen du.
  • Ehunen oxigenazio eta suspertze handiagoa eragiten du. Larruazalaren zahartze prozedura mantsotu egiten du.
  • Lurrunak poroen zabaltze orekatua eta izerditze ugaria eragiten du: horrek, toxinak eta zikinkeriak kanporatzez gainera, odol zirkulazioa bizkortzen da.
  • Larruazaleko poroak zabaltzeari esker, lurruna bertan sartu eta sakoneko garbitze iraunkorra egiten du, epidermisa leun-leun uzten duelarik.
  • Ikuspegi terapeutikotik, bainu turkiarrak arnasketa-bideak hezetu egiten ditu eta, katarroa dagoenean (eztula, marranta, etc.) espektoratzaile eraginkorra izateaz gainera, bronkitisaren, sinusitisaren eta antzeko beste hainbat gaitzen kontrako eragile da.
  • Birikek eta bronkio-sistema osoak oxigenoa trukatzeko eta organismoa arnasteko gaitasuna hobetu egiten da.
  • Emakumearen genitalak (bulba eta bagina) garbitzea eta bagina-isuriaren jariatzea errazten du. Dismenorrea edo menstruazio-mina berotasunak arintzen du.
  • Nerbio-sistema erlaxatzen duenez, estresa, antsietatea, depresioak eta antzeko gaitzak jasaten dituzten pazienteentzat biziki mesedegarria gertatzen da.
  • Aknea nozitzen duten nerabeentzat eta gizaseme helduentzat ere onuragarria da, bizarra kentzea errazten duelako, larruazala leuntzen baitu.
  • Organismoarentzat ez da sauna bezain estresagarria, "lainoak" eragiten duen efektu psikologikoa gorabehera.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto