Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Ileko tindagai iraunkorrak: Kalitatez desberdin

Denetan hoberena, merkeetako bat. Kolore-intentsitate, kolorgetze eta ile zurien estaltze kontuetan, lagin batetik bestera alde handiak

  Ilea tindatzeko zortzi tindagai iraunkor beltz aztertu dira oraingoan; horien prezioak, ontziko, 5,07 eurotik (Garnier Belle Color) 10,06 euroraino (L'Oréal Excellence) doaz. Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena Llongueras Color Advance da: hoberena izateaz gainera, merkeenetako bat da. (5,94 euro).

Ilearen osagai nagusia keratina da eta hiru geruzetan dago egituratua: kutikula edo kanpo-geruza gardena da. Oskol edo tarteko geruzak melaninak dauzka (hauek, denetan ugariak eta egokiro banatuak daudelako, ilearen kolorea baldintzatzen dute). Barne-geruza muina da: honek argiaren errefrakzioan eta ilearen tonuan eragiten du.

Antzina-antzinako aztura

Ilea tindatzeko ohitura egiptoar klasikoengandik iritsi zaigu, beren ilea kolorez aldatzeko landarezko estraktuak (henna, adibidez) eta osagai metalikoak (berun-gatzak, esaterako) erabiltzen zituztelarik. Egun, herrialde industrializatuetako emakumeen %30 - %40 dira ilea tindatzen dutenak, horretarako merkatuaren %80 hartua daukaten koloratze iraunkorrez baliatuz. Tindagai iraunkor horiek (azal-azala bakarrik koloreztatzen duten landare-pigmentuak ez bezala) ez dira ezabatzen burua ikuztean: kolore artifiziala suntsitzeko, keratinazko zuntzak tindatzeko gauza diren produktu kimiko konplexu likido edo oretsuak erabili behar dira. Produktu horiek desagertzeko modu bakarra, beraz, ilea ebakitzea da. Tindagai iraunkor on batek burua ikuztean erresistentzia agertu behar du, ile urdin eta zuriak estali, eta kolore eta distira naturalaz jantzi behar du ilea, berau hondatu gabe.

Oraingoan aztertu diren zortzi laginetatik, L'Oréal markako biek eta Schwarzkopf Brillance laginak 120 mililitro dutenez, adats luze edo ertaina daukatenen pertsonentzat dira egokiak. Llongueras laginak 110 mililitro nahaski du eta gainerakoek 100 mililitro baino ez; kopuru hori eskas gerta daiteke, ilea luze eduki eta sustrai asko estali behar denean.

Kolore intentsitatea

Tindagai hauen bidez lortzen den kolore intentsitatea frogatzeko, produktu bakoitzarekin europar jatorriko ile estandarreko hiruna lagin tindatu ziren, etiketek adierazten dituzten argibideen arabera. Ondoren, emaitzak sei adituk balioztatu zituzten. Kalifikazio hoberenak L'Oréal Recital, Llongueras eta Wella laginek eraman zituzten eta kolore motelagoa agertu zutenak Colorcrem, L'Oréal Excellence, Garnier Belle Color eta Schwarzkopf izan ziren.

Tindagai hauen eraginaren iraupena balioztatzeko, tindaturiko hiru xerloetatik bi sodio-sulfatodun laurilekin ikuzi ziren, hirugarrena erreferentzia gisa utzi zelarik. Tindagai sendoenak Llongueras, Wella Kolestint eta L'Oréal Recital izan ziren eta Colorcrem, L'Oréal Excellence, Garnier Belle Color eta Schwarzkopf, aldiz, ahulenak. Garnier Nutrise erdibidean agertu zen.

Tindatu ondoren, oso litekeena da adats luzea edo ertaina daukatenek, aurreneko ile-ikuzteak egindakoan, alkandorako lepoaldea edo ilea lehortzeko erabili duten toaila zikintzea. Tindagaiek uraren aurrean nolako erresistentzia ezartzen zuten neurtzeko, beraz, xerlo tindatu berriak lehortu arte kotoizko oihal zuri batean utzi ziren, ehuna zikintzen zuten ala ez egiaztatzeko. Schwarzkopf izan zen hoberena (ez du batere zikintzen), ondotik L'Oréal Recital Préférence (arrastorik uzten du arropan) zetorkiola; beste muturrean Wella agertu zen (arropa oso tindaturik uzten du); horren atzetik Colorcrem, Llongueras eta Garnier Belle zetozen.

Kolorea: tindaturiko xerloak ondoren ikuzi ziren, tindua galtzen segitzen zuten atzemateko: zortzi tindagaietatik seik dezente galdu zuten baina Colorcrem eta Schwarzkopf laginek utzitako arrastoa askozaz ere txikiagoa izan zen.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto