Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Kontserbako menestrak eta ultraizoztuak: Merkeenak, aukerarik onena

Hazkurritsuak eta osasuntsuak dira eta ongi eginak daude. Dastatzaileek nabarmen nahiago izan zituzten kontserbako menestrak. Hazkurri balioei dagokienez, batzuk eta besteak antzekoak dira.

Banan-banan, zortzi menestra (Kontserban eta ultraizoztuak)

Anko "Barazki menestra". Kontserbakoa.

  7,7 euro kiloa, merkeena eta analisia guztien artean kalitate-prezio erlazio onena. Estra maila komertziala adierazten du, baina berez lehen maila da. 5 osagai ditu, ilarrak, batez ere.
Dastatzean 6,7 puntu lortu zituen, gehien gustatu zenetakoa izan zen: "zapore ona" duelako eta "barazki aniztasuna" duelako dute gustuko, baina "zaporea oso bizia delako" kritikatzen dute.

Leyenda "Barazki menestra". Kontserbakoa

  7,99 euro kiloa.
Benetan maila komertzial Estra eskaintzen duen bakarra da. 5 osagai ditu, lekak, batez ere. Baina ez du araua betetzen ez duelako osagaien proportzio beherakorra adierazten. Antioxidatzaile gisa azido askorbikoa eransten du baina ez du osagai zerrendan adierazten (ez du araua betetzen).
Dastatzean, 6,4 punturekin, gehien gustatu zenetakoa izan zen: bere "kolorea", "zapore ona" eta "uzten duen zaporea" goraipatzen dira, baina "osagai gutxi" dituelako kritikatzen da.

Carretilla "Baratzeko menestra". Kontserbakoa.

  8,20 euro kiloa
Etiketatze ez zuzena: ez du maila komertziala adierazten eta ez du osagaien ordena beherakorra adierazten. 6 osagai ditu, lekak batez ere. Azido askorbikoa du antioxidatzaile gisa, baina ez du osagai zerrendan adierazten (ez du araua betetzen).
Dastatzean 6.8 puntu lortu ditu, gehien gustatu zenetako izan zen: "zapore goxo eta atseginagatik", "osagai aniztasunagatik", "barazki samurrengatik" eta "uzten duen zaporeagatik" goraipatua. "Kolore motela" duelako kritikatzen dute

Bonduelle "Nafarroako menestra". Kontserbakoa.

  8,64 euro kiloa.
Lehen mailako kategoria komertziala. 5 osagai ditu, orburuak, batez ere.
Dastatzean 6,6 puntu lortu ditu, gehien gustatu zenetakoa izan zen: bere "zaporeagatik", "zapore onagatik" eta "uzten duen zaporeagatik" dute gogoko, baina "osagai gutxi dituelako" kritikatu dute.

Gutarra "Nafarroako menestra". Kontserbakoa.

  10,18 euro kiloa, garestiena.
Etiketatze ez zuzena: ez du maila komertzialik adierazten. Osagai gutxien duena da; lau baino ez, orburuak batez ere. Lekak ez dituen menestra bakarra.
Dastatzean 6 puntu lortu ditu, kontserbakoen artean gehien gustatu zenetakoa: bere "zapore ona" eta "uzten duen zaporea" gustuko izan dute, baina "kolore ilunagatik", "osagai gutxiengatik" eta "barazkien gogortasunagatik" kritikatu dute.

Bonduelle "Menestra berezia zainzuriekin". Ultraizoztua.

  2,84 euro kiloa, merkeena.
Ultraizoztuak aukeratzen dituztenentzat aukerarik onena.
Etiketatze ez zuzena: zainzurien portzentaia ez du aitortzen, nahiz eta salmenta izendapenean azpimarratu egiten duen. 6 osagai ditu, ilarrak batez ere.
Dastatzean 5,4 puntu lortu ditu: bere "osagaien aniztasunagatik" eta "uzten duen zaporeagatik" dute gustuko baina "zapore faltagatik" kritikatzen dute.

Frudesa "Bertako menestra". Ultraizoztua

  3,32 euro kiloa. 6 osagai ditu, lekak batez ere. Dastatzean 5,4 puntu ditu, bere "zaporeagatik" dute gustuko, baina "geza" delako, "barazkien gogortasunagatik" eta "uzten duen zaporeagatik" kritikatzen dute.

Findus "Baratzeko menestra". Ultraizoztua.

  3,57 euro kiloa.
7 osagai ditu (aniztasun handiena du), lekak eta ilarrak ditu batez ere. Kardua duen bakarra da (arauak ez du horrelako osagairik menestretan onartzen).
Dastatzean 4,9 puntu lortu ditu: "bere itxura ona" eta "osatuena, barazki gehien dituena" izatea goraipatzen dira, baina ez dute gogoko "gatzgabea" delako eta "barazkien gogortasunagatik".

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto