Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Kontserbako menestrak eta ultraizoztuak: Merkeenak, aukerarik onena

Hazkurritsuak eta osasuntsuak dira eta ongi eginak daude. Dastatzaileek nabarmen nahiago izan zituzten kontserbako menestrak. Hazkurri balioei dagokienez, batzuk eta besteak antzekoak dira.

Laburbilduz

  • Zortzi barazki menestra lagin aztertu dira, bost kontserbakoak eta hiru ultraizoztuak.
  • Kontserban saltzen direnak (8 eurotik hasi eta 10 euro baino garestiagoak dira batzuk) ultraizoztuak baino askoz ere garestiagoak dira (kiloa 2,84 eta 3,57 euro bitartean).
  • Maila komertziala eta prezioa aldatu egiten dira osagaien kalitatearen, aniztasunaren eta barazki garestien kopuruaren arabera: orburuak, zainzuriak eta ilarrak.
  • Balio energetiko gutxi dute, 50 kaloria inguru ehun gramoko eta zuntz eta B eta C mailako bitamina iturri ona da.
  • Ultraizoztua egosten bada, bien hazkurri balioa antzekoa da. Kontserbakoa egosita dago dagoeneko.
  • Findusek barazki eta osagai aniztasun handiena du (zazpi barazki ezberdin) eta Gutarrak gutxien. Azken honek lau berazki baino ez ditu, hala ere, proportzio handiagoan ditu osagairik garestienak.
  • Carretilla eta Leyenda menestrek azido askorbikoa dute (kontserbatzailea) baina ez du etiketatzean adierazten.
  • Dastatzean kontserbako menestrek ultraizoztuek baino emaitza hobeak lortu zituzten. Kontserbakoak askoz ere garestiagoak dira.
  • Kalitate-prezio erlaziorik onena Anko kontserbak du (7,70 euro kiloa). Ultraizoztuei dagokienez, Bonduelle da aukerarik onena (2,84 euro kiloa).

KONPARAKETAKO TAULA

Marka Anko" "Barazki menestra" Leyenda
"Barazki menestra"
Carretilla
"Baratze-
ko menestra"
Bonduelle
"Nafarroa-
ko menestra"
Aurkezpena Kontserba Kontserba Kontserba Kontserba
Adierazi-
tako maila komertziala1
Estra Estra Ez du adierazten Lehena
Maila komertzial erreala Lehena Estra Lehena Lehena
Barazki prezioa euro/kilo 7,70 7,99 8,20 8,64
Etiketatzea Ez zuzena Ez zuzena Ez zuzena Zuzena
Agertzen den pisu garbia (g) 660 660 415 660
Pisu garbi neurtua (g) 693,4 688,8 468,7 697,9
Agertzen den pisu xukatua (g) 440 400 270 400
Pisu xukatu neurtua (g) 473,8 403,2 268,3 402,8
Osagaiak (%):
Azenarioak (aurkez-
pena) 4
10,4 (zerrak) 6,3 (zerrak) 16,3 (zerrak) 4,9 (baby)
Lekak 2 9,9 33,6 27,1 15,9
Orburuak (aurkez-
pena) 3
28,8 (erdiak) 20,7 (osoak) 13,6 (laurdenak) 41,4 (erdiak)
Ilarrak 4 33,7 30,1 17,7 19,2
Zainzuriak (aurkez-
pena)5
17,2 (osoak) 9,3 (motzak) 17,7 (motzak) 18,6 (osoak)
Txanpiñoiak (aurkez-
pena) 6
- - 7,6 (orriak) -
Kardua - - - -
Azido askorbikoa (ppm) 7 215 905 175 < 10
Dastatzea (1-9) 6,7 6,4 6 6,6
Marka Gutarra
"Nafarroa-
ko menestra"
Bonduelle
"Menestra berezia zain-
zuriekin"
Frudesa
"Bertako menestra"
Findus
"Baratze-
ko menestra"
Aurkezpena Kontserba Ultra-
izoztua
Ultra-
izoztua
Ultra-
izoztua
Adierazi-
tako maila komertziala1
Ez du adierazten Ez da egokia Ez da egokia Ez da egokia
Maila komertzial erreala Lehena Ez da egokia Ez da egokia Ez da egokia
Barazki prezioa euro/kilo 10,18 2,84 3,32 3,57
Etiketatzea Ez zuzena Ez zuzena Zuzena Zuzena
Agertzen den pisu garbia (g) 660 1000 + 200 750 600
Pisu garbi neurtua (g) 698,5 1252,5 754,3 600,1
Agertzen den pisu xukatua (g) 425 Ez da egokia Ez da egokia Ez da egokia
Pisu xukatu neurtua (g) 431,2 Ez da egokia Ez da egokia Ez da egokia
Osagaiak (%):
Azenarioak (aurkez-
pena) 4
7,9 (baby) 25,4 (baby) 17,6 (baby) 16,3 (baby)
Lekak 2 - 22,6 35,1 28,3
Orburuak (aurkez-
pena) 3
41,7 (erdiak) 7,7 (laurdenak) 5,0 (laurdenak) 6,6 (erdiak)
Ilarrak 4 19,6 31,5 29,6 26,2
Zainzuriak (aurkez-
pena)5
30,8 (moztuta) 7,0 (gehiena zurtoinak) 4,9 (zurtoinak- puntak) 8,2 (gehiena zurtoinak)
Txanpiñoiak (aurkez-
pena) 6
- 5,8 7,8 9,3
Kardua - - - 5,1
Azido askorbikoa (ppm) 7 65 Ez da egokia Ez da egokia Ez da egokia
Dastatzea (1-9) 6 5,4 5,4 4,9

1.- Maila komertziala: menestra kontserbetan ezinbestean agertu behar du informazio honek. Hiru maila ezberdin daude: Estra, Lehena eta Bigarrena. Gutarra eta Carretilla markek ez dute araua betetzen ez dutelako informaziorik ematen.
2.- Lekak: kontserbetan %10 eta %20 artean onartzen da. Carretilla eta Leyenda markek maila hori gainditzen dute.
3.- Orburuak: menestra kontserbetan derrigorrezko osagaia. %20 eta %40 artean onartzen da. Carretilla ez da maila horretara iristen eta Bonduelle eta Carretilla maila horretatik pixka bat gorago daude.
4.- Ilarrak: menestra kontserbetan derrigorrezko osagaia. %20 eta % 50 artean onartzen da. Carretilla, Bonduelle eta Gutarra ez dira maila horretara iristen.
5.- Zainzuriak: menestra kontserbetan derrigorrezko osagaia da. %10 eta %20 artean onartzen da. Gutarra eta Leyenda markek ez dute maila hori betetzen
6.- Txanpiñoiak: kontserbetan %2 eta %5 artean onartzen da. Carretilla markak maila hori gainditzen du.
7.- Azido askorbikoa: Landare kontserbetan gehienezko mugarik gabe onartzen den antioxidatzailea. Carretilla eta Leyenda markek erabiltzen dute substantzia hori baina ez dute euren etiketatuan agertzen.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto