Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

PAPEREZKO BERTSIOA.
2005eko martxoa

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Kontserbako menestrak eta ultraizoztuak: Merkeenak, aukerarik onena

Hazkurritsuak eta osasuntsuak dira eta ongi eginak daude. Dastatzaileek nabarmen nahiago izan zituzten kontserbako menestrak. Hazkurri balioei dagokienez, batzuk eta besteak antzekoak dira.

  Kontserbako menestretan barazkiak egosita egon ohi dira dagoeneko, ur eta gatzez eginiko likido estalgarri batekin batera; menestra izoztuek, berriz, kontsumitzeko egosi egin behar dira. Biak dira kontsumitzeko erosoak: flaskoetako menestrei nahikoa da likido estalgarria kendu, irakite puntura iritsi gabe berotu eta ontzea. Izoztuak, berriz, nahikoa da ura irakiten dagoen ontzi batera isuri (hobe desizoztu gabe), eta behin egosi ondoren, xukatu eta ontzea. Eltze lasterrean edo presio eltzean egosten bada, nutrienteen galera murriztu egiten da. Menestra normalean lehenengo plater gisa zerbitzatzen da (olioz ondua edo baratxuri edo tipula eta urdaiazpiko olio frijituz lagunduta), baina entsalada eta okel edo arrainen hornigai gisa ere jan daiteke. Menestra (kontserba begetalen arauak adierazten duenez) ilar, orburu eta zainzuriz proportzio beherakorrean osatutako barazki nahasketa da, eta aukeran lekak, babak, azenarioak eta txanpiñoiak ere izan ditzake. Menestra izoztuak, kontserbakoaren alderantziz, ez du arau espezifikorik eta elikagai ultraizoztuen arau orokorrak ezarritakoarekin bat etorri behar du soilik.

CONSUMER EROSKIk zortzi menestra aztertu ditu, kontserbako bost eta hiru ultraizoztuak. Kontserban saltzen direnak izoztuak baino askoz ere garestiagoak dira (kiloa 8 eurotan hasi eta 10 euro baino garestiagoak ere badaude). Izoztuak kiloko 2,84 eurotan hasi eta 3,57 eurora iristen dira. Enbaseak 415 gramotik hasi eta 1 kilo bitartekoak izan daitezke. Azterketa analitikoen emaitzak hain antzekoak izan ziren, ezen kalitate-prezio onena aukeratzeko, dastatzaileen iritzia eta lagin bakoitzaren prezioa baino ez ziren kontuan hartu (argi eta garbi bereizi zituzten laginak, eta nahiago izan zituzten kontserbakoak ultraizoztuak baino). Kalitate-prezio erlazio onena Ankorentzat da, kontserbako menestrarik merkeena da eta dastatzean gehien gustatu zenetako bat. Menestra izoztuen aukera eginez gero, Bonduelle da aukerarik onena, azterketa konparatiboan guztien artean merkeena (barazkia 2,84 euro/kilo).

Etiketatzea: hiruk ez dute araua betetzen

Edozein menestratan derrigorrezko etiketatzea ondorengo hau da: izendapena ("menestra"), enpresaren identifikazioa, osagaien zerrenda, pisu garbia, lotea, lehentasunezko kontsumo data eta erabilera modua. Gainera, kontserban komertzializatzen direnak pisu xukatua eta maila komertziala adierazi behar dute. Gutarra eta Carretilla menestrek (biak ere kontserbakoak) maila komertziala ez zutela adierazten egiaztatu zen eta Bonduelle ultraizoztuak ez zuela zainzuri portzentajea adierazten, izendapenean osagai gisa nabarmentzen zuen arren. Anko menestrak etiketatzean Estra maila adierazten du, baina egiaztatu da lehen mailakoa dela. Leyenda eta Carretilla markek ez dituzte osagaiak proportzio beherakorrean adierazten.

Bestalde, analisia mikrobiologikoek erakutsi zuten lagin guztiak behar bezala garbituak, galdarraztatuak, esterilizatuak eta ultraizoztuak izan zirela, izan ere parametro guztietan emaitza zuzenak lortu zituzten eta batek ere ez zuen mikroorganismo patogenorik.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto