Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Hamaika urteko neskatxa, eskolatik irten eta herriko plazan jolasean zebilela, parking baterako sarrerako horma txiki baten gainera igo zen. Bertatik erori eta eskaileratik itzulipurdika amildu zen. Erorikoak, ondorio estetikoez gainera, hiru hilabetez sendatu behar izan zituen zauriak eragin zizkion. Gurasoen iritziz, erorketa horma gaizki egina zegoelako gertatu zenez, Udalari auzia jarri zioten.
Kataluniako Justiziako Goi Epaitegiak 2004ko maiatzaren 13an emaniko epaian dioenez, hormaren altuera txikia izateak herriko plazan umeei jolasteko aukera ematen die. Honelako ezbeharrak maiz gertatzen direnez, ordea, ardura hainbat kausa-iturriri egotzi behar zaio. Lehena, denetan nagusia, neskatxaren zuhurtziarik eza (amak baimenduta edo amaren kontroletik kanpokoa) izan zen, bestelako helburua duen eraikuntza elementu hori jolasteko erabiltzearren, horma ez baita plaza baliatzen duten pertsonen jolastoki. Horrenbestez, Epaitegiak Udalari eraginiko kalteen %20 baizik ez zion egotzi eta, hortaz, neskatoari 4.374 euroko indemnizazioa ordaintzera kondenatu zuen, defentsak eskatzen zuenaren osoko muntatik.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa