Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Bankuak ezarritako klausula eta interes tasa gehiegizkoak ziren

Erabiltzaileak finantza enpresarekin kreditua hitzartu zuen. Kontratuko klausula batek zioenez, "soberazkoak" (kredituan itundutako mugatik gorako kopuruak) poliza baten babesean zeuden eta diru kopuru horiengatik bankuak urteko %29ko interesa kobratuko zion.

Hori guztiari, delako epe horretan izaniko soberazko handienaren gaineko %2,40ko komisioa erantsi behar zaio. Erabiltzaileak, bai interes tasa, baita aipatutako komisioa neurriz gainekotzat jo zituenez, auzitara jo zuen eta epaitegiak arrazoia eman zion. Komisioari dagokionez, Madrilgo Lurralde Entzutegiak 2004ko maiatzaren 20an emaniko epaian ebatzi zuenez, horrelakoak zerbitzu bat ematearengatik bakarrik ordain daitezke, bankuak ezustekoen berme gisa %29ko interesa hartua baitu.

Interes tasa handiaz, berriz, epaiak adierazten zuenez, zorpekoan emaniko kredituei aplikatu behar zaizkien horrelako klausulak (diruaren legezko interesa bider 2,5etik gorako tasa dutenak) neurriz gainekotzat eta, beraz, baliogabetzat jotzen dira Kontsumitzaile eta Erabiltzaileak Defendatzeko Lege Orokorrean. Horrenbestez, klausula hori balio gabe utzi eta legezko interes tasa ezarri zion.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto