Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Aparatua garantian zegoela, matxura atzeman ez baina errebisioa kobratu egin zioten

Gasolinaz dabilen sorgailua erosi nuen eta, handik gutxira, hondatu egin zitzaidan, oraindik garantian zegoela. Marka horren zerbitzu ofizialera eraman nuen eta, bi egun geroago esan zidatenez, beraiek probatu bazuten ere, makina ez zegoen matxuratuta; dena den, azterketa egitean teknikariek emaniko denbora ordaindu behar izan nien: 24 euro, alegia. Faktura egin ziezadaten eskatu nien arren, errezibo hutsa egin zidaten, enpresaren zigilurik eta BEZik gabe. Adarra jo didatelakoan nago, sorgailuak lehenagoko hotsa egiten baitu oraino. Matxurarik ez duela onartuta ere, azterketa kobratzea bidezko al dute?

  Ondasun higiezinen bermea arautzen duen Legearen arabera, ondasuna entregatzean sor daitezkeen desadostasunen arduradun izan behar du saltzaileak; kontsumitzaileak, bere aldetik, desadostasun horiek sortarazi dituen motiboa ezagutu eta gehienez ere bi hilabeteko epean jakinarazi behar dio saltzaileari, kasu honetan gertatu bezala. Jazoera irakurrita ondoriozta daitekeenez, matxura ez da ongi diagnostikatu, ezta konpondu ere; beraz, saltzaileak eta zerbitzu teknikoak ez dituzte beren legezko eginkizunak bete. Horrez gainera, bermea indarrean zela, sorgailuari eginiko lana kobratu egin da, azterketa eta konponketaren arteko bereizketan oin hartuta. Palma de Mallorcako Lurralde Entzutegiak, 1988ko urtarrilaren 18an emaniko sententzian xedatu zuenez, bermea indarrean dagoela, konpontzeko aginduak (doanekoak) onartzea, areago aparatuak konpondu beharreko matxurarik ez duenean ere, saltzailearen jokabide zuzenaren agerpena da, eroslearen eskakizunak entzunik, produktua aztertu eta probatu duelako.

Gure kasuan, zerbitzu teknikoaren jokabidea ez da zuzena izan. Berme aldian aparatua aztertzea beharrezkoa da, era horretan aparatuaren egoera eta hots arraroen jatorria egiaztatzeko aukera ematen baitzaio erostunari. Gure iradokizuna hau da: zoaz berriro zerbitzu teknikora, bertan aparatua doan konpon dezaten eta zuk ordaindutako dirua itzul dakizun eskatzera. Egokia litzateke, horiez gainera, Erreklamazio Orria eskatu eta Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulegora jotzea. Izapide horiek emaitza onik eman ezean, egokiena peritu batengana joatea da, sorgailuaren egoeraz idatzizko txostena egin dezan, dela auzian, dela kontsumo-arbitraian, erreklamazioei jarraipena eman ahal izateko.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du