Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Tratu txar psikikoa antzina-antzinako fenomenoa da; berriena, arazo sozial gisa salatzea
Norbait gutxiesteko, psikologikoki mintzeko, bere buruarengan duen konfiantza urritzeko eta bere auto-estimazioa suntsitzeko helburuz, asmo txarrez egin eta botere-jarrera batetik exekutaturiko jokaeretan oinarritzen da tratu txar psikologikoa. Horrelakoak jasateak nortasuna galtzera eraman dezake gizakia eta, aldi berean, tratu txarra eragiten dizkionarenganako mendekotasuna sortzen dio biktimari. Tratu txarren eragileak iraina, salaketa, amenazoa, kritika suntsitzailea, oihu eta garrasia, manipulaziok, isiltasuna, axolagabetasuna eta mespretxua baliatzen ditu.
Alor pribatuan, gizonezkorik ere tratu txarren biktima den arren, emakumea da gehienbat biktima. Gurasoak eta seme-alaben arteko harremanetan, esate baterako, bigarrenek aita-amak geroz eta gaizkiago tratatzen dituztela ere hauteman da, hezkuntza permisiboaren ondorioz eta, bide batez, helduen munduko konfliktoetan biolentziaren agerpena egunetik egunera ugaltzen ari delako. Alor publikoan, berriz, tratu txarra hainbat alderditan azaltzen da: lan-munduan ("mobbing" izeneko fenomenoa) eta eskolan (tamalezko "bullying" ezaguna), adibidez.
Tratu txar psikologikoa aspaldi-aspalditik datorren fenomenoa da; horren alderdi berria, ordea, arazo sozial gisa salatu izana. Adin, talde sozial eta ekonomiko, kultura eta herrialde guztietako emakumeek nozitzen dute. Fenomeno horren intzidentzia handiak, ondoreen larritasunak, kostu sozial eta ekonomiko biziak eta, batez ere, pertsonak aintzat tratatua izateko duen eskubidea urratzeak dakarren endekapenak berebiziko garrantzi publikoko afera bihurtu dute.
Tratu txar psikologikoa ez da fisikoa bezain ikusgarri eta nabarmena: askotan, izan ere, biktima bera ere ez da horretaz konturatzen eraso fisikoa jasan arte. Baina honelakoen ondorioak larriago eta iraunkorragoak izan daitezke.
Hitzezko zein bestelako (isiltasuna, axolagabetasuna, keinuak) eraso jarraituek astintzailea eta biktimaren arteko mendekotasunezko harreman makurra sortarazten dute: azkenean biek daukate elkarren premia. Biktimak, bera bakarrik inor ez dela sentitzen duelarik, izuak eta angustiak geldiarazita bizi delako; astintzaileak, exekutatzen duen mendekotasun horri esker norbait dela sentitzen duelako. Mendekotasun egoera hori muturreraino eramanik, azkenean biktimak astintzailea babestu eta desenkusatu egiten du. Horretaraino suntsipen bidetik etorri da, bere buruan zeukan konfiantza galduz, erantzuteko gaitasuna galduz, bere burua suntsituz, bertatik irtengo ez dela barneratuz... Amaieran, itxaropena erabat galduko du.
Emakumeen kontrako biolentzia horren funtsean, indarrean dagoen sistema patriarkal eta matxistak lagundu duen eskema horretako pertsona ahulenaz -emakumeaz, gehien-gehienetan- abusatzea eragin duen botere asimetria argi eta garbi agertzen denez, adituek behin eta berriro diote arazoa ez dela "emakumeen aferatzat" agertu behar: biktima emakumea ohi bada ere, zailtasun horretaz gizonezkoak kontziente izan behar du eta arazoa gainditzeko ahaleginak egin behar ditu.
Luis Bonino psikoterapeuta eta maskulinotasunean eta genero-erlazioetan adituak, mendekotasuna erdiesteko jokamoldeak adierazten dituen sailkapen moduko hau osatu du:
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa