Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Aparkalekuak: Kobratzeko sistema bidegabea erabiltzailearentzat eta kalitatean asko hobe daitekeen zerbitzua

Hamarretik lauk azterketa suspenditzen dute, hori da ondorio lehenengo eta nagusia. Zehazki, aztertutako parkinen %3 "oso gaizki" dute azken nota, eta %17k "gaizki" notarekin konformatu behar dute; %20 "erdipurdi" notan geratzen dira.

  Seguruenik, ordaindutako aparkalekuen zerbitzuak iaz gutxi gorabehera 300 milioi euro faktura zezan lagundu zuten erabiltzaile gehienek pentsatuko dute orduka edo denbora tarteka kobratzeko praktika, autoa aparkalekuan egon den minutu kopuruaren arabera egin ordez, gehiegikeria dela, edo zentzugabekeria, gaur egungoa bezalako garaian, teknologiak berriak nonahi ageri direlarik eta merkatua eskuratzeko lehiakortasuna eta kontsumitzaileen nahi txikienak ase nahi dituen marketin adeitsua nagusi direlarik. Beste horrenbeste pentsa dezakete aparkalekuko txartela galtzeko zorte txarra izan badute: kasurik gehienetan, nahiz eta erabilitako denbora askoz gutxiago izan, autoa 24 orduz izan balute bezala ordaindu beharko dute eta, gainera, esaten ari diren autoa berea dela frogatu beharko dute. Are gehiago: automobil barrutik sakelako telefonoa, maleta bat, musika aparatua edo edozein objektu pertsonal lapurtzen badizute, ez duzu inolako kalte ordainik jasoko. Pentsa liteke: "baina, ez al dago arautegirik, legerik, zerbitzu hau arautu eta erabiltzaileen eskubideak defenditzen dituenik?" Bai bada, egon badago, 2002ko azaroan jarri zen indarrean, baina kontsumitzaileen elkarteak aldatzeko presionatzen ari diren arren, bere artikulatuak aukera ematen du egoera orain duguna izan dadin.

CONSUMER EROSKIko teknikariek 155 aparkaleku publiko bisitatu zituzten, erabiltzaile plantak eginez, "txandakatze" esaten zaion sistema erabiltzen dutenak (ez dira egoiliar edo abonatuentzat esklusiboak), 13 hiritan: Madril, Bartzelona, Valentzia, Malaga, Bilbo, Zaragoza, Coruña, Murtzia, Gasteiz, Donostia, Almeria, Iruñea eta Santander.

Hamarretik lauk azterketa suspenditzen dute, hori da ondorio lehenengo eta nagusia. Zehazki, aztertutako parkinen %3 "oso gaizki" dute azken nota, eta %17k "gaizki" notarekin konformatu behar dute; %20 "erdipurdi" notan geratzen dira. Hirien arabera, Murtziak eta Malagak bakarrik gainditu dute azterketa erraz -hiri bakoitza oro har hartuta-. Bi hirietan nota "ongi" da, batez beste, eta hori are garrantzitsuagoa da 13 hirien batez bestekoarekin alderatuz gero, hori "erdipurdi" baita. Parkinak okerren dauden hiriak dira, ordena honetan, Zaragoza, Gasteiz, Coruña, Bartzelona, Bilbo, Madril eta Santander. Iruñea, Donostia, Valentzia eta Almerian aztertutako aparkalekuek -berriro diogu, hiriko guztiak kontuan hartua- azterketa gainditzen dute, baina nota "nahikoa" da, hau da, kalifikazio eskas samarra.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du