Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Helburua, lesioei saihets egitea: Jaitsiera segurua egiteko pistak

Prestakuntza fisiko eskasa eta eskia kontrolatu gabe praktikatzea kaltegarri izan daitezke eskiatzailearentzat edota hirugarrengoentzat

Dena den, segurtasuna

  Gauzak horrela, istripu asegurua kontratatzea biziki gomendagarria gertatzen da, eskia praktikatzeak ondorioztatzen dituen arriskuetako batzuk onartzeko; batez ere, erreskatea zein pistetako lehen asistentzia ez gizarte segurantzak, ezta seguru pribatuek ere, estaltzen ez dutela gogoan izaki. Espainiako eskiatzaileen %20k, pistetako erreskateak, ospitaleratze gastuak, makuluen kostua, istripua izatekotan helbiderainoko garraioa, erantzukizun zibileko asegurua eta kirolariaren babes juridikoa estaltzen dituzten aseguru polizak hartzen dituzte. Eski aseguru baten kostua estalduaren eta iraupenaren arabera aldatzen bada ere, eguneko 2'5 (Espainiako pistetan forfait-ekin batera kontratatzen bada), edo 3 eurotik (Andorrakoetan) 86 euroetaraino doa, azkeneko hau urte osorakoa izanik (baita, aseguru konpainia batzuek eskaintzen dutelarik, errehabilitazioa egiteko eskubide eta guzti).

Ohiko eskiatzaileak federatuta egotearen abantailak ederki ezagutzen ditu: horra hor, adibidez, neguko zeinahi kirol praktikatzean izaniko ezbeharren aseguru txartela. Txartel horien prezioetan aldeak hautematen dira, Espainiako erkidego batetik bestera: Andaluziako Federazioko kide izatea urtean 60 euro kostatzen delarik, Asturiaskoek urtean 55 euro, katalanek 46 euro eta bizkaitarrek 45 euro ordaintzen dituzte. Txartelok urtebeterako edo eski-sasoi osorako balio dute eta, beharrezkoa izanez gero, sendagilearen arreta eta tratamenduen jarraipena bermatzen dute.

Merkatuak Espainiarako eskaintzen duen gutxieneko osasun-estaldura 600 euro inguruan dabil egun. Andorrari dagokionez, kopurua 1.500 eta 7.500 euro bitartean dabil. Europako gainerako herrialdeetan eta mundu zabalean aritzeko, azkenik, aseguratzaileek estaldura zabaldu egin dute: 3.000 eurotik 12.500era arte.

Pistetako jokabide-arauak

  • Jardun zaitez besteen segurantzia arriskutan jarri gabe, besteak kaltetu gabe.
  • Ibil zaitez era kontrolatuan. Egokitu zure abiadura eta eskiatzeko modua zeure trebezia pertsonalari eta elurrak, mendiak eta eguraldiak agindutako gorabeherei; baita pistetako trafiko-dentsitateari ere.
  • Aukeratu zeure bidea, zure aurretik doan eskiatzailearentzat arriskutsu izan gabe.
  • Ibili mantso area saturatuetan eta ikuspen eskaseko tokietan; maldaren gainaldeetan, pista bukaeretan eta igogailuetarako sarbideetan bereziki.
  • Goitik beherakoan abiatzean, zure azpian dauden erabiltzaileen segurtasuna bermatuko duen norabidea aukeratu behar duzu.
  • Beste eskiatzaile bati aurreratzean utzi tarte zabala, hura ere eroso mugi dadin.
  • Pistan sartzerakoan begira ezazu gora eta behera eta segurtatu pista libre dagoela.
  • Ez gelditu pistan bertan, toki estuetan, leku arriskutsuetan edo ondo ikusten ez direnetan. Horrelakoren batean erori bazara, egin ezazu alde batera eta utzi lehenbailehen pista libre.
  • Oinez igotzen eta jaistean zoaz pista-ertzetik edo albotik.
  • Errespetatu seinale, ohar eta agindu guztiak. Bete itzazu estazioko pertsonalak jardunean emaniko aginduak.
  • Istripua gertatzekotan, ahal duzun neurrian lagundu eta jakinaraz iezaiozu estazioko pertsonalari.
  • Zeure jokabideaz ez ezik, zeure material akastunaz ere arduradun zara. Izan kontuan.
  • Errespeta ezazu ingurugiroa. Ez bota zigarrokinak edo zaborrak. Ez sartu inguruneari kalte egin dakiokeen tokietan.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto