Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Helburua, lesioei saihets egitea: Jaitsiera segurua egiteko pistak

Prestakuntza fisiko eskasa eta eskia kontrolatu gabe praktikatzea kaltegarri izan daitezke eskiatzailearentzat edota hirugarrengoentzat

  Basoz inguratutako hegi elurtuan zehar eskiatzen jaistea ez da dagoeneko eliteen pribilegioa. Joan den urtean Espainiako eski-estazioek sei milioi bisitari jaso zituzten, hots, 2002-2003 negutean baino %2 gehiago. Eginiko inbertsioari esker, -2004-2005 honetan bakarrik 111 milioi eurotik gorakoa-, pistak zabalago eta, batez ere, seguruago dira orain. Materiala ere etengabe bilakatzen ari da, kirol onen praktika errazago eta seguruago bihurtuz. Horiek guztiak gorabehera, kontuan izan behar dugu eskia kirol arriskutsua dela oraino ere. Segurtasuna egunetik egunera areagotuz doan arren, pistetako abiadura ere azkartu egin denez, erraz uler daiteke eskiatzaileen %6k aldez edo moldezko lesio zein ezbeharrik nozitzea, ehuneko hori handituz joatea eta negu guztietan espainiarrek eski-asegururen bat kontratatzea. Ezbehar eta istripu horien zergati ohikoena, gehiegizko abiadura ez ezik, pistetan ibiltzeko segurtasun arau oinarrizkoenak ez ezagutzea da.

Segurtasunaren garrantziaz jabeturik, estazioek berariazko ahalegina egin dute aurten alderdi hori bermatzeko. Adibidez, kaskoa erabiltzearen egokitasuna nabarmendu da behin eta birritan eta, bestetik, eskiatzailearen esku-liburua argitaratu da:bi neurri horien bidez, bisitari gutxi-gutxik agertzen dituzten jokamoldeak suntsitu nahi dira, gainerako eskiatzaileak arriskutan jartzen baitituzte.

Gida-liburu horretan, estazioetako arduradunek gizabidez jokatzea eskatu eta, bide batez, kirol honetaz hobeki gozatzeko aukera izan dezan, oinarrizko arauak gogorarazten dizkiote eskiatzaileari. Adiera horretan, beren buruaren eta gainerako pertsonen segurtasuna arriskutan jartzen duten eskiatzaileei forfaita kendu eta pistetatik ateratzeko ahalmena eman zaie estazioei. Andorrako estazioetan, areago, elurretako zaindariaren irudia sortu dute: beharrezkoa balitz, agente horrek isun larriak ezartzeko aginte eta eskuduntza dauka.

Eskiatzailearen lesioak

  Eskia praktikatzea, duda izpirik gabe, biziki osasuntsua da: egoera fisikoa hobetzen du, goratasun handian praktikatzen denez globulu gorri eta zurien kopurua areagotu egiten du, organismoa oxigenatzen laguntzen du... Hala eta guztiz, badu bere ahuleziarik ere: pistetan gertatzen diren istripuen ondoriozko lesio ugariak, alegia. Kirol honetan jazotzen diren lesioen %60 behe-ataletakoak dira (belaunekoak gehienbat, bera baita lan nekosoen egiten duen atala eta, aldi berean, presio handiena jasaten duena); %20 eskuetakoak dira, %10 burezurreko traumatismoak eta gainerakoak bizkarrezurrekoak izaten dira..

Lesio adierazgarriena, belauneko aurreko lotailu gurutzatuari dagokiona da (lotailu honek errotularen azpitik belauna diagonalean zeharkatzen du). Eskiatzaile baten belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren lesioa jasateko probabilitatea populazio arruntarena baino 365 bider handiagoa da. Ohiko gaitza da, era berean, "eskiatzailearen hatz potoloa": erorikoa arintzeko eskua luzatzean, hatz potoloari alde batera tiratzen dio eskiatzaileak, lotailuak hautsi arte.

Snowboard kirola praktikatzen dutenen artean ohiko lesioa eskuturra haustea da, eskuak aske baitaramatza kirolariak eta, hortaz, erorikoa jazotzekotan, berak dira elurra bortizki jotzen duten gorputzeko lehen atalak.

Eskiatzailearen amenazo larria, dena den, mokor edo aldaka eta femurra haustea da. Horrelakoak, gehienetan, abiadura handiegian eskiatzaileak egiten duen biraketaren ondoriozko kontrola galdu eta, azkenean, zuhaitzaren edo babes-hesiren baten kontrako talka egitean gertatzen dira.

Eguzki printzen eragin kaltegarriek begiei ere erasotzen diete. Fotoftalmia izeneko konjuntibitisa behar bezalako segurantzi neurriak hartu ez dituzten eskiatzaileetan ager daiteke. Gaitz horren sintomak (malko isuria, begia gorritzea eta begi barruan "zerbait" edukitzearen sentsazioa) eguzkitan egon ondorengo lau edo sei orduetara azaltzen dira eskuarki.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto