Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Espres kafeterak: Zaporean alde nabarmenak, lagin batetik bestera

Kafeteren prezioak eta egiten duten kafearen kalitatea oso desberdinak izanik, garestienak ez dira hoberenak

Zazpi espres kafeterak, banan-banan

Rowenta Adagio ES170

  •  89,68 euro, merkeenetako bat
  • Aukera polita, honakoa ere. Bermea italieraz dagoenez, araua urratzen du. Elektrizitate gutxien kontsumitzen duena. Argibide liburu deseroso eta ulergaitza. Honen lurrun-mekanismoa beste laginena baino deserosoagoa da.
  • Adituen arabera, ehotze estandarrez eginiko kafea "zuzen" dago eta berariaz ehoriko kafearekin eginikoa, "ona".

Solac Professional Expreso

  •  116,75 euro
  • Urtebeteko bermea eskaintzen du, legeak agindutako bi urtekoaren ordez. Lagin zaratatsuena. 23 kikarako edukiera daukala dioen arren, 20 baino ez dauka. Azkarrenetako bat.
  • Adituen arabera, bigarren kafe hoberena "ona", bai berariaz bai estandar ehoriko kafearekin.

Ufesa Presto

  •  88,98 euro, denetan merkeena
  • Tamaina eta kontsumo handienekoa, baina diseinu zaindukoa. Deposituak 20 kikarako edukiera daukala dioen arren 18 baizik ez du. Adituen arabera, estandar ehoriko kafea "zuzen" dago eta berariaz eho denarekin, "ona"

Saeco Via Venetto

  •  140,12 euro
  • Depositurik handienekoa (26 kikara). Kikara bakoitzean kopuru desberdina ematen du.
  • Adituen arabera, ehotze estandarrez eginiko kafea "zuzen" dago eta berariaz ehoriko kafearekin eginikoa, "ona".

Delonghi Caffé Treviso

  •  95,34 euro
  • Laginik txikiena. 30 kikarako edukiera daukala dioen arren, 18 baino ez dauka. Bere iragazki-eroalean 12 gramo kafe eho kabitzen da, ez 14 gramo, gainerakoetan bezala. Kikara bakoitzean kopuru desberdina ematen du.
  • Adituen arabera, kaferik kaskarrenetako bat: ehotze estandarrez eginiko kafea "eskas" dago (ez da, inondik ere, espres kafea) eta berariaz ehoriko kafearekin eginikoa, "zuzen".

Krups Expresso Line

  •  130,82 euro, bigarren garestiena
  • Lurrun-txorroa ezin da erregulatu baina kikarak berotzeko erretilua daukan bakarra da. Kikara bakoitzean kopuru desberdina ematen du.
  • Adituen arabera, kaferik kaskarrenetako bat: ehotze estandarrez eginiko kafea "eskas" dago (ez da, inondik ere, espres kafea) eta berariaz ehoriko kafearekin eginikoa, "zuzen".

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto