Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Espres kafeterak: Zaporean alde nabarmenak, lagin batetik bestera

Kafeteren prezioak eta egiten duten kafearen kalitatea oso desberdinak izanik, garestienak ez dira hoberenak

  Oraingoan aztertu diren zazpi espres kafeteren prezioak 89 eurotik (Ariete Cremissimo eta Ufesa Presto) 140 eurora (Saeco Via Venetto) doaz. Kalitatea eta prezioaren arteko erlaziorik egokiena Rowenta Adagio ES170 laginak ematen du, kaferik hoberena egiteaz gainera, erabiltzeko unean soilena delako, batez bestekoaren pareko prezioan. Bi merkeenetako bat ere (Ariete Cremissimo) aukera polita da: aparatu garestienek bezain kafe ona edo hobea egiten du eta energia gutxien kontsumitzen duena da.

Espres kafeterak infusioa lortzeko, ehoriko kafean barrena ur bero-beroa presio handiz iragazten du, azkar-azkar iragazi ere. Bestela galduko liratekeen gantz-substantziak era honetan urarekin emultsionatzen dira: gantz horien eginkizunak kafea loditzea, zaporea ahoan iraunaraziko duten aroma-partikulak zaintzea eta likidoaren azalean kremazko geruza mehe bat osatzea dira. Horregatik hartu behar da egin berritan espres kafea.

Azterturiko zazpi kafeterek ateratzeko moduko (erraztasun handiagoz bete ahal izateko) ur-depositua eta lurrun-iturria dauzkate, esnea berotzeko, ura irakiteko edota bestelako infusioak (kamamila, tea, etc.) prestatzeko. Krups Exprés Line eta Rowenta Adagio ES170 laginen lurrun-txorroa ez da erregulagarria. Zazpi aparatuek daukate argitxo bat, erabilgarri daudela adierazteko, eta tantak jasotzeko erretilua. Erretilu hori Rowenta laginean ateratzerik ez dagoenez, aparatua garbitzea zailago bihurtzen da, erabili ondoren.

Gordetzeko unean

Baten tamainatik bestearenera alde handiak daude: denetan kafetera txikiena Delonghi (18,6x28,8x21,7 cm) delarik, Ariete (aurrekoa baino %54 handiagoa), Saeco (%57 handiagoa), Rowenta (%68 handiagoa) eta Ufesa (%87 handiagoa) datozkio ondotik. Hari luzeak aparatua entxufetik urrun kokatzeko askatasun handiagoa ematen digu: Krups laginarena da luzeena (127 cm), ondotik Ufesa (123 cm) eta Ariete (122 cm) aparatuenak datozela. Denetan laburrena Rowenta laginarena da (82 cm baizik ez). Kafetera honek (Krups eta Saeco markakoek bezala) haria biltzeko mekanismoa dauka, aparatua gordetzea erabiltzaileari errazago gerta dakion. Etxetresna elektriko txiki hauen egiazko elektrizitate kontsumoari dagokiola, denetan ekonomikoena Ariete da (931 watt); kontsumo handienekoak, aldiz, Ufesa (1.120 W) eta Rowenta (1.112 W).

Ur deposituek likido-mailaren adierazlea daukatenez, erabiltzaileak badaki kafetera noiz bete behar duen urez. Rowenta laginaren depositua gardena den arren, ez da baliagarri gertatzen, azaleraren marka ez baitago bistan. Edukieraz ari garela, Rowenta da depositurik txikiena (43 cm3-ko hamabi kikara) daukana; handienekoa, berriz, Saeco da (26 katilu). Harrigarria, halaz ere, proba honetako emaitzak eta laginek beren etiketetan adierazitakoa bat ez etortzea da: edukieraren berri ematen duten hiru kafeterek egiazkoak ez diren bolumenak adierazten dituzte: Solac laginak, 23 kikara (20 baizik ez dauka); Ufesa laginak 20 kikara iragarri eta 18 ematen ditu; eta, okerrena, Delonghi aparatuarena: 30 kikarako edukiera duela adierazita, 18koa baino ez dauka. Gainerako lau kafeterek ez dute datu hau ematen.

Erantsitako elementuak

Aparatu nagusia ez-ezik, dosiak neurtzeko koilaratxoa, batera kikara bat edo bi egiteko iragazkia eta kremadun kafea moldatzeko balio duen kafe ehoarentzako iragazki-eroalea dauzkate lagin guztiek. Krups eta Saeco dira kafea zanpatzeko (beraz, infusioa lurrin eta zapore sendoagoaz janzteko) sumilik ez daukaten bakarrak. Rowenta laginak ere ez dauka sumila, horren premiarik ez baitauka: ehoriko kafea aparatuak berak zanpatzen du, bere tokian sartzean. Rowenta aparaturik kafe hondarrak kentzea errazago gertatzen da eta Krups laginean kikarak bero eduki daitezke.

Kafetera guztiek bi kikara batera egin ditzakete baina Krups, Delonghi eta Saeco laginetan, kikara bietan sartzen den kafe kopurua ez da berdina. Delonghi laginean, adibidez, kikara batean bestean baino 26 mililitro gehiago sartzen dira. Erogazio tarteari dagokionez (hau da, botoia sakatzetik kikara bete arte) kafetera berean %100eraino aldatzen da Krups edo Delonghi laginetan. Solac eta Rowenta dira denetan azkarrenak eta Rowenta da, era berean, infusioaren tenperatura altuen eta uniformeena iristen duena.

Erabilera proba

Aztertutako zazpi kafeterak ohiko sei erabiltzailek probatu zituzten aparatu horien egiazko baliagarritasuna ezagutzeko xedez.

Zazpi laginek "ongi" kalifikazioa lortu dutelarik, batetik bestera alde txikiak hauteman dira. Ariete laginaren argibide liburuak ez du proba gainditu, deseroso eta ulergaitz gertatzen delako; Krups laginarenak, aldiz, kalifikazio bikaina erdietsi du, biziki baliagarri eta eroso delako eta; lagin honek, izan ere, errezeta liburuxka bat ere ematen du aparatuarekin. Ariete laginaren lurrun-mekanismoak ere ez du proba gainditu. Diseinurik hoberena (bolumen handi samarrekoa bada ere) Ufesa laginarena da (bost puntutik 4,3 lortuta). Rowenta markakoak, tantak jasotzeko erretilu ateragarria ez daukanez, mantenu eta garbitasun proba gainditzeke utzi du baina, beste aldetik, hondarrak ateratzeko mekanismoa daukan bakarra da. Likidoak berotzeari dagokiola, Solac eta Ufesa (5 puntutik 4,2 eta 4) dira kalifikazio hoberenekoak eta aparra osatze kontuetan Ariete nabarmendu da. Ekipoen balorazio orokorrean aldeak hutsaren hurrengo dira, dena den: bi hamarreneko baizik ez onenetik txarrenera (bost puntutik, 3,7 batak eta 3,5 besteak).

Kontsumitzaileari emaniko informazioa zuzen dago, bermeari dagokiona izan ezik, bi laginetan: Solac laginak urtebetea bakarrik ematen badu ere, legeak agintzen duen gutxienekoa bi urtekoa dela eta, informazioak gorabehera, kontsumitzaileak bi urteko berme hori berea du, legeak babestuta; Ariete laginak, berriz, italieraz soilik agertzen du. Elektrizitate segurantziaz laborategian ezarritako proba ugari eta zorrotzak kafetera guztiek gainditu zituzten.

Ehotzeak ba ote du zaporean eraginik?

Kafea egiteko sistema bakoitzak du bere ehotze puntua: kafea eta uraren arteko kontaktua zenbat eta motzagoa izan, orduan eta meheagoa behar du ale-zatiak. Espres kafeak ehotze fin-fina behar du, kafetera italiarrak ehotze fina, iragazkidunak (melita zein tantaz-tantakoa) larria eta, kafea pistoidun kafeteran edo eltzean prestatzen bada, oso larria.

Ardoa eta olioarekin batera, kafea ere biziki estandarizatua dauden dastatze-parametroen arabera kalifikatzen da profesionalki; beraz, ehotze-puntuak azken emaitza aldarazten duen egiaztatzeko, kafetera bakoitzetik bina kikara kaferen ezaugarri organoleptikoak aztertu zituzten lau adituk: kikara bat prestatzeko alea berariaz eho zen; bestea egiteko, berriz, ehotze estandarra egin zen.

Ondorio nagusia argi dago: honelako kafeteretan prestatzeko, kafea berariaz ehotzea merezi du. Lagin bakoitzak erdietsitako emaitzez ari garela, "oso ongi" kalifikazioa erdietsi duen bakarra Rowenta da (ehotze estandarrean, "ongi" baizik ez, dena den), ondotik Solac ("ongi", bi ehotze-pleguetan) datorkiola. Kaferik kaskarrenak, berriz, (berariazko ehotzean "zuzen" motela eta ehotze estandarrean proba gainditzeke utzita) Krups eta Delonghi laginetan eginikoak dira.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto