Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Sardinak oliotan: Elikagai bikain eta ongi landua

Zaporetsu, merke, nutritibo eta gantz osasuntsuez osatuak, haur eta gazteen ogitartekoa betetzeko elikagai zoragarria dira

Landare oliotako sardina latak, banan-banan

CALVO "Sardinak landare oliotan"

  •  8,43 euro kiloko (pisu xukatua), denetan merkeenak.
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena.
  • Etiketa ez dago zuzen: nutrizio alorreko informazioa osatu gabe dago. Sardina handienak (3 ale bakarrik, latako).
  • Dastatze proban, 6,4 puntuz, mahaikideei gehien gustatu zaizkienak dira, beren "usain", "gatz puntu" eta "zukutsu izatea" direla medio; "ale handi-handia", "ezkatak edukitzea" eta "hezurra nabaritzea" kritikatu zaie.

JAVIMAR "Sardinatxoak landare oliotan"

  •  10,18 euro kiloko (pisu xukatua)
  • Sardina txikia nahi duenarentzat hauxe da aukera politena.
  • Etiketa ez dago zuzen: ez du adierazten pisu xukatua, ezta lotea ere, eta salmentako izendapena ez da zuzena. Sardina txiki-txikiak (7,4 ale latako).
  • Dastatze proban, 6,3 puntuz, mahaikideei gehien gustatu zaizkienetakoak dira, beren "usaina", "zaporea" eta "ukitu guria" direla medio; "gazia" eta "lehorra izatea" kritikatu zaie.

CABO DE PEÑAS "Sardinatxoak landare oliotan"

  •  9,57 euro kiloko (pisu xukatua).
  • Etiketa ez dago zuzen: salmentako izendapena ez da zuzena. Sardina txikienak (7 ale latako).
  • Dastatze proban, 6 puntuz, mahaikideei gehien gustatu zaizkienetakoak dira, beren "kolorea" eta "zukutsu izatea" direla medio; kontrako kritikarik ez zaio egin.

PEÑA "Sardinak landare oliotan"

  •  12,50 euro kiloko (pisu xukatua), denetan garestienak.
  • Etiketa ez dago zuzen: informazio osoa ez du agertzen ikusmen alor berean. Dastatze proban 6,1 puntuz, mahaikideei gehien gustatu zaizkienetakoak dira, beren "gatz puntua" eta "zukutsu izatea" direla medio; "kolorea" "tamaina txikia" "geza" eta "lehorra" izatea kritikatu zaie.

FRISCOS "Sardinatxoak landare oliotan"

  •  10,01euro kiloko (pisu xukatua)
  • Etiketa ez dago zuzen: salmentako izendapena ez da zuzena.
  • Dastatze proban 5,5 puntu: mahaikideei gustatu zaizkie hauen "tamaina" eta "zukutsu izatea"; "kolorea", "geza" eta "lehorra izatea" kritikatu zaie.

PALACIO DE ORIENTE "Sardinak landare oliotan"

  •  10,44 euro kiloko (pisu xukatua)
  • Dastatze proban 5,4 puntu: mahaikideei gutxien gustatu zaizkienak; aldeko dute "tamaina" eta "zaporea"; kontrako, berriz, "geza" eta "lehorra izatea".

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto