Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Sardinak oliotan: Elikagai bikain eta ongi landua

Zaporetsu, merke, nutritibo eta gantz osasuntsuez osatuak, haur eta gazteen ogitartekoa betetzeko elikagai zoragarria dira

Laburbilduz

  • Kontserbako sei sardina lagin aztertu dira oraingoan. Landare oliotan (lau, soja oliotan; beste bat, oliba patsetako oliotan eta bestea ekilore oliotan) dauden sardina horien ontziak 81 gramotik 115 gramora doaz eta prezioak, kiloko, 8,43 eurotik (Calvo) 12,5era (Peña).
  • Sardina oso nutritiboa da eta gantz osasuntsuak dauzka, oro har. Kontserban komertzializatzen direnek balio erantsia agertzen dute: hezur eta guzti kontsumitzean, asimilazio errazeko kaltzio ugari irensten da.
  • Azido uriko ugari duten pertsonak sardinaren kontsumoa mugatu behar dute, arrain urdinak purina asko baitauzka.
  • Oliotako sardina haurrentzako merienda ezin hobea da eta elikagai zoragarria haurdunentzat.
  • Oliotako sardina hauen arazo bakarra: etiketari dagokion araua Palacio de Oriente laginak bakarrik bete du zorrozki.
  • Laginak osasun egoera onean zeuden, sardinak freskoak ziren, latek ez zuten arazorik agertzen itxieran eta lataren barnealdeko estaltzetik letorkeen hondakinik ez zen hauteman.
  • Lagin guztiek baliatu dute arautegiak xedaturiko arraina: Sardina pilchardus, alegia.
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena Calvo da. Sardina txikiagoa nahiago duenarentzat aukera politena, Javimar.

KONPARAKETAKO TAULA

Marka
Izendapena
CALVO
"Sardinak landare oliotan"
JAVIMAR
"Sardi- natxoak landare oliotan"
CABO DE PEÑAS
"Sardi- natxoak landare oliotan"
PEÑA
"Sardinak landare oliotan"
FRISCOS
"Sardi- natxoak landare oliotan"
PALACIO DE ORIENTE
"Sardinak landare oliotan"
Pisu xukatuaren prezioa (euro kiloko) 8,43 10,18 9,57 12,5 10,01 10,44
Etiketa Ez dago zuzen Ez dago zuzen Ez dago zuzen Ez dago zuzen Ez dago zuzen Zuzen
Espeziearen identifikazioa 1 Sardina pilchardus Sardina pilchardus Sardina pilchardus Sardina pilchardus Sardina pilchardus Sardina pilchardus
Adierazitako pisu garbia 2 115 90 85 81 81 85
Egiazko pisu garbia 118,5 93,4 90,3 91,2 93,5 93,3
Adierazitako pisu xukatua (g) 81 No 60 57 63 60
Benetako pisu xukatua (g)3 79,5 65,8 64,8 65,6 67,9 68
Pisua unitateko (g) 26,5 8,9 9,3 10,7 11,3 11,4
Unitateak ontziko 3 7,4 7 6,2 6 6
Histamina4 Ez da hauteman Ez da hauteman Ez da hauteman Ez da hauteman Ez da hauteman Ez da hauteman
Olio mota 5 Oliba-patsa Soja Ekilorea Soja Soja Soja
Azidotasun gradua (azido oleikoaren %) 0,3 0,6 0,3 1 1 0,6
BADGE/BFDGE 6 Ez da hauteman Ez da hauteman Ez da hauteman Ez da hauteman Ez da hauteman Ez da hauteman
Egoera mikrobio- logikoa Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Dastatzea (1 - 9) 6,4 6,3 6 6,1 5,5 5,4

(1) Espeziearen identifikazioa: "Sardinak" izeneko kontserbetan arautegiak baimentzen duen espezie bakarra Sardina pilchardus da.

(2) Pisu garbia: sardinen pisua gehi olioaren pisuaren batuketa da.

(3) Pisu xukatua: sardinen pisu hutsa.

(4) Histamina: arrainaren freskotasunaren adierazlea. Histaminen agerpen handia kontserban baliaturiko arrainaren freskotasun eskasaren adierazle litzateke.

(5) Olio mota: azterketa honetan identifikatutako guztiak landare olio dira.

(6) BADGE/BFDGE: epoxi motako hondakin toxikoak, lataren barnealdea estaltzen duen materialaren osagaietako batzuk dira; behar bezala erabili ez balira, sardina blaitzen duen oliotara iragan litezke.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto