Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Hamabi urteko mutikoa areto-futbolean ari zelarik, langako zutoinari heldu eta kulunka hasi zen. Langa ondo finkatua ez zegoenez, gaztetxoa erori eta pieza oso-osorik gainean etorri zitzaionez, lurrean zerraldo geratu zen. Gurasoek Udalari (kirol elkartearen jabe zen aldetik), instalazioen errentatzaileari eta aseguru konpainiari auzia jarri eta 90.000 euroko indemnizazioa eskatu zieten. Udalak bere burua erantzukizunetik apartatu nahi zuen, instalazioen mantenua errentatzailearen ardura zelako. Nolanahi ere, Udala eta errentatzailearen artean ustiatzen zituzten kirol instalazio haiek beti-beti erabili izan zirela frogatu zen. Araudiek langak lurrari irmo jostea agintzen ez zutela eta langaren erorketa gaztetxoaren jokabideak eragin zuela argudiatu zuten demandatuek. Espainiako Epaitegi Gorenak, 2004ko maiatzaren 26an emaniko sententzian, erruaren parte bat mutikoari egotz zekiokeela onartu zuen; horrenbestez, indemnizazioari %10 kendu behar zitzaion. Kalte moralengatiko ordainaren munta zehazteko, berriz, gurasoen dolua gogorarazi zuen. Horrela, indemnizazioa 90.000 euro ken %10 izango zela epaitu zuen.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa