Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Automobila konpondu ondoren, matxura bera berriro ere

 Kontsumitzaileak ibilgailua lantegira eraman zuen, motorea eta ur-galera konpon ziezaioten. Lantegiak konpondu eta kontsumitzaileak faktura ordaindu zuen baina hurrengo egunetan automobila berriro ere eraman behar izan zuen, arazo berberak nozitzen zituelako. Konpontzeko alferrikako ahalegin batzuen ondoren eta automobila hilabetean erabili ahal izan ez zuelarik, kontsumitzaileak lantegiko arduradunari planteatu zion -ordaindutako faktura berme harturik- automobila doan konpondu edo, bestela, ordaindutako dirua itzul ziezaion. Horri lantegiak uko egin zion, bigarren matxurak aurrenekoarekin zerikusirik ez zuela argudiatuz. Horrenbestez, erabiltzaileak auzia jarri zion. Lantegiak argudiatutako huraxe berretsi egin zuen, ibilgailua behar bezala konponduta zegoela lehen aldi hartan eta hurrengoetan bestelako matxurak nozitu zituela. Bizkaiko Entzutegiak, ordea, 2004ko urriaren 26an emaniko sententzian, kontsumitzaileari eman zion arrazoia. Entzutegiaren arabera, egiaztatua dago automobila behin eta berriro sartu zela lantegi hartan: horrek esan nahi zuen ibilgailua ez zegoela behar bezala konpondua. Horrenbestez, erabiltzaileari ordaindutako diru-kopurua, gehi interes eta kostuak, itzultzera zigortu zuen lantegia.


Eduki honen erlazioak

Informazio hau PDF bertsioan jaitsi

PDF: Egin klik hemen honako ekintza hau burutzeko: Informazio hau PDF bertsioan jaitsi (156 Kb)

Orain paperezkoa ere euskaraz


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto