Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Automobilaren matxura ez zen behar bezala konpondu

Partikular bati bigarren eskuko automobila erosi genion eta handik hilabetera matxura handia izan zuen ibilgailuak. Ezbeharraren berri eta konpontze lanaren kostua ezagutarazi genion aurreko jabeari, akordio batera iristeko asmoz. Konponketa erdi bana ordaintzea adostu genuen. Lehenagoko jabeak mekanikoa zela esan zuen eta, hortaz, konpontze lana berak eginez gero, merkeago gertatuko zitzaigun. Gure tailerrak zehaztua zigun modu berberean eta baldintza berdinetan automobila konpontzeko ez ezik, pieza toki berberetik ekartzeko konpromisoa ere hartu zuen berak. Faktura, guztira 800 euro zen. Automobila itzultzeko unea iritsita jakin genuen: aurreko jabeak ez zuen egin konpontze lan hura, ezta antzekorik ere. Horrela bada, adosturiko partea (400 euro) ez ordaintzea deliberatu genuen, hark dagokion faktura erakutsi arte. Nolako urratsak eman behar ditugu arazo honi konponbidea emateko?

  Ondasun Higikorren gaineko Bermeen Legeak adierazten duenez, bigarren eskutik harturiko produktuek urtebeteko bermea eduki behar dute baina Legeak, partikularren artean eginiko salerosketei dagokienez -gure kasuan bereziki-, ondasunaren ezkutuko akatsengatiko erreklamazioak aurkezteko epea sei hilabete dela xedatzen du. Akatsen munta txikia denean, ordaindutako prezioa jaits dezan eskatu ahal izango zaio saltzaileari; horrela, produktuari eginiko konpontze lanen prezioa orekatu ahal izango da, nolabait. Orain planteatzen zaigun kontsultan bestelako akordio batera iritsi dira alderdiak: konpontze lanak hainbana ordaintzea eta zenbait baldintza betetzea, alegia.

Gure ustez akordioa baliozkoa denez, erostunak konponketaren egiazko kostuaren erdia bakarrik ordaindu beharko luke. Bestelakorik saltzailearen bidegabeko aberasbidea izango litzateke; izan ere, mekanikoa izatearren, saldu zuen automobilaren egoera ezagutu ahal izaki, erostunari horren berri jakinarazi ez zuen horrek bidegabekeriaz jardungo zukeen, agian.

Nolako urratsak eman behar diren: saltzaileak erreklamatu beharko lizuke, idatziz, konpontze lana ordain diezaiozula, une horretantxe fakturaren erdia ordaintzeko borondatea agertuz; aurretiaz, dena den, faktura horren munta egiaztatu beharko luke, eginiko lanak, erabilitako piezak, etc., behar bezala zehaztuta. Aurretiaz, era berean, lehen tailerrari ibilgailua ikuska dezan eska lekioke, eginiko lanak egiaztatu eta horien gutxi gorabeherako prezioa kalkula dezan.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto