Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Teknologia Berriak

Λ

USB memoriak: Disketearen ordezkoa

USB giltzatakoei esker patrika zuloan informazio ugari

  Eskuturrean erantsita, lepotik zintzilik edo giltzatakoan eraman ohi diren metxeroaren tamainako aparatu hauek kolore eta forma askotakoak dira eta artxibo digitalak -zeinahi eratako dokumentuetatik hasita, gehien erabiltzen diren programen bertsioetaraino, argazki edota MP3 formatuko abestietan barrena- gorde, eroan edo igortzeko dispositiboak dira. Zaharkituriko disketearen ahizpa nagusiok, haiek baino sinesgarritasun handiagokoak dira eta 1.000 aldiz eduki handiagoa daukate. USB memoria edo giltzatako bataiatu diren hauek ingelesezko izenen batez ere ezagun du euskaldun erabiltzaileak: flash drives, pen drives, USB drives edo USB keys, alegia.

Disketearen ordezko izateko sortu diren dispositibo guztietatik (CD grabagarriak, esate baterako) USB memoriak nabarmentzen dira beren soiltasun eta maneiagarritasunari esker. Disko gogor txiki baten edukiera (32 megabytetik 4 gigabytera arte, prezioa eta prestazioen arteko erlazio egokiagatik, erabilienak 128 MB eta 256 MBkoak badira ere) eskaintzen dute. Erosotasun osoz patrikan eramaten dira eta ordenagailuari konektatzen zaizkio datuak erraz-erraz trukatzeko: aski da USB sarreran (duela bost urte baino lehenagotik ordenagailu guztiek daukatena) eranstea, PCarekin artxiboak trukatu ahal izateko. Memoria horien edukia pantailan agertzen da beste disko-unitate bat balitz bezala, ("Nire PC" horren barruan, Windows darabilgunean) eta horietan grabatzeko nahikoa da saguarekin datuak ekartzea, berariazko programarik baliatu gabe.

Ordenagailu bat baino gehiago ohi darabilen edonork (mahai gaineko PCa eta eramangarria dauzkanak, adibidez) USB memoria hori artxiboak garraiatzeko erarik errazena izango du. Dispositibo horien prezioa behera etorri da, edukiera goraka joan heinean; egun, 256 MBko flash memoria bat (hots, hiru orduko musika, dozenaka argazki edo ehunka dokumentu gordetzeko modukoa) 40 euro inguru kostatzen da.

Artxiboak gordetzeko espazioa baino zerbait gehiago

Horrelako dispositiboetako askok datuak biltzeko espazioa baino zerbait gehiago eskaintzen dute. Ohikoenak MP3 erreproduzitzeko gauza izaten diren arren, batzuek erloju, kalkulagailu, grabagailu, irrati, kamera digital eta antzekoen eginkizunak betetzen dituzte.

Dispositibo horien geroa beste mekanismo batzuetan integratzea da, kamerek, musika-erreproduzitzaileek edota PDA aparatuek beren memoria-txarteletan datuak gorde eta eramateko ere balio dutelako. Egun USB memoria eramangarri hauek lehen urratsak ematen ari dira: Pen Drive markak (www.pendrive.com) aresti merkaturatu zuen estreinako USB flash memoriak zeukan edukiera (egun, barregarria) zortzi megabytekoa zen eta prezioa, aldiz, bizi-bizia. Semico Research-en arabera, 2003 urtean 30 milioi dispositibo saldu zirelarik, 250 milioi ere salduko dira 2007an. USB memorien erabilera hedatua dagoen herrialde zenbaitetan (Japonian, adibidez), aparatuari zuku handiagoak ateratzeko ekimen ugari sortu dira, hala nola Interneten bidez ikuskizunetarako txartelak erosi eta USB giltzatakoan gordetzea.

Zaletasun guztien araberakoak

Dispositibo hau "gainean eramatekoa" denez, diseinu erakargarriko flash memoriak eratzeko ahaleginak egin dituzte fabrikatzaileek. Dena den, estetika, tamaina eta pisuaren gainetik, USB giltzatakoa nola erabiliko duen baloratu behar du erabiltzaileak, merkatuko modelo ugarietatik bat hautatzeko unean. Erabilera "arrunta" egin nahi bada (bulego edo unibertsitatetik etxeko ordenagailura dokumentuak eramatea, esate baterako) aski izango da 128 MB edo, prezio neurri-neurrikoa dutenez, 256 MB. Kontua baldin bada multimedia artxibo astunak gordetzea edo disko gogorrean dauden gauzarik garrantzizkoenen segurantzi kopia egitea (USB memoria sistema bat abiarazteko eta errekuperatzeko ere erabil baitaiteke), gigabyte bat edo pare bateko dispositiboa ekartzeko aukera aintzat hartu beharko da; nolanahi ere, horrelako kasuetan CD edo DVD grabagarria erostea merezi ez ote duen aztertu beharko da: horrelakoak ez dira USB bezain erosoak baina, beste aldetik, edukiera dezente handiagoa dute eta merkeago dira, gainera.

Erabiltzaileak beste hainbat kontu ere gogoan izan beharko ditu, hala nola memoria eramangarri batzuek eskaintzen dizkioten aukerak (musika erreproduzitzea, adibidez) interesatzen ote zaizkion. Ordenagailu zaharra daukanak jakin behar du USB giltzatakoek ez dutela arazorik ematen Windows, Linux eta Mac-en azken bertsioekin (automatikoki ezagutzen dituzte eta), baina Windows 98 edo Mac OS 9 baino bertsio zaharrago batekin konpondu ahal izateko driver edo kontrolatzailerik beharko dute, elkar ulertzeko. Transmititzeko abiadurak ere garrantzi handia dauka, datu kopuru handiak gordetzen direnean, batik bat: USB 1.1 estandarrak datuak 1 MB segundoko abiaduran mugiarazten dituelarik, USB 2.0 darabiltenak segundoko 20 MBetarino iristen dira.

Segurantzia

Bi ordenagailutan ibili ohi den erabiltzaileari, USB giltzatako artxiboak eta bi PCak automatikoki sinkronizatzen dituen "Pen Drive Manager" programa biziki baliagarria gertatuko zaio. Besteren eskuetan erori beharko ez liratekeen datuak edo artxiboak maneiatu behar direnean, pasahitzez babesturiko aukera baliatu ahal izaten du erabiltzaileak (edo berak nahi duen pertsonak) bakarrik.

USB moda

Bestelako biltze-dispositiboek ez bezala, flash memoriak zati edo atal mugikorrik ez duenez, "tratu txarren" aurrean erresistentzia izugarria agertzen du.SanDisk-ek (www.sandisk.com) bere Cruzer Titanium modeloaren erresistentzia, automobila dispositiboaren gainetik pasaraziz frogatu zuen. Horregatik ez dago inongo arazorik USB memoriak egunero erabiltzen diren objektuetan (giltzatakoak, boligrafoak, metxeroak, erlojuak, labana suitzarrak, etc) integratzeko.

Telefono mugikorrekin jazotzen den bezala, erabilera hedatu ahala modelo berriak agertzen dira merkatuan. Izan ere, enpresa batzuek USB memoriak pertsonalizatzeko aukera ematen dute (www.customusb.com). Dispositiboak geroz eta txikiago, arinago (20 gramo inguru) eta erakargarriago bihurtzen ari dira: badira ezpainak margotzeko kutxatilen tankerakoak, zilar kolorekoak, margo distiratsukoak, gardenak zeinahi lepoko bezala, sama ederki apaintzeko modukoak... Moda zeinahi pertsonarenganaino -bada merkatuan Mickey Mouse eta antzeko pertsonaiez apaindutako Disney Flash Memory, eta PCan entxufatzean pizten diren ahatetxoak dauzkatenak ere (www.dynamism.com/iduck)- eta lekutara arte iritsia da: sukaldean, adibidez, sushi drives (www.dynamism.com/sushidisk) eta opiltxoen tankerako memoriak ere (www.usbmincepies.co.uk).

  • "Gadgetmanía"
    www.gizmodo.com
    "Gadgeten weblog" honek ederki erakusten ditu azkeneko berritasun teknologikoak, baliagarrienetatik hasita, absurdoetaraino. Espainolez SoloGadgets.com edo xatakaz (www.xataka.com), aukera politak dira biak ere.
  • Begiratu batez
    www.usbflashdrive.org
    "USB Flash Drive Alliance" enpresa-elkarteen orriak, USB memoriaren abantailak kontsumitzaileari erakusteko informazioa ematen du.
  • Dendarik denda
    www.flash-memory-store.com
    Prestazioen, tamainen, marken arabera sailkatuta, era guztietako flash memoriak salgai online. Denda espainoletan Fullhardware (www.fullhardware.com) aukera polita omen da, eskaintzen dituen produktuen kopurua kontuan izaki


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto