Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Sukalde merkatuak inoiz baino aukera gehiago ematen dio egun erostunari. Izan ere, eskaintza ugari-ugaria denez, kontsumitzaileak etxerako zein hautatuko duen erabakitzeko unean zalantza ugari izan ditzake: indukziozko plakak, sukalde elektrikoak, gasezkoak eta bitrozeramikak dira orain hedatuenak. Horietako bakoitzak, jakina, erabiltzaileari ezartzen dizkion abantaila eta eragozpenak aintzat hartu behar dira erosketa egin aurretik. Aukeratzean, estetika hutsaren gainetik, plaka baliatuko duen pertsonaren ohiturak eta bestelako faktoreak ere lehenetsi behar ditugu: eguneroko bilera edo noizean behingoa, jatun gutxi edo talde ugaria, etc. Patrikan gastatzeko dagoenak ere baldintzatuko du erosketa alde batera edo bestera. Eta, noski, sekula baino gehiago baloratzen diren beste bi aspektu ere hartu behar dira kontuan: garbitzeko erraztasuna eta okupatuko duen espazioa.
Altzairu herdoilezinezko plaka batean garra duten erregailuak dautza (batzuetan, plakako erregailu guztiak gasezkoak izan ordez, horietakoren bat elektrikoa da). Sutegi bakoitzak su-potentzia jakin bat daukalarik, modelorik osatuenek pizgailua eta, gas-isuria eteten bada, erregailua itzaltzen duen segurantziazko dispositiboa daukate. Badira bi erregailukoak eta, areago, gasezko erregailu bat eta beste bat elektrikoa dauzkatenak ere: horrelakoak aukera politak dira etxebizitza txikietan eta bigarren egoitzetan.
Aurrekoetan ez bezala, oinarria ez da altzairuzkoa, beirazkoa baizik. Estetikoago eta modernoago diren arren, gasezko tradizionalek bezalako abantaila eta eragozpenak edukitzeaz gainera, garestiago dira: 160 eurotik gora.
Berotasuna horizontalean transmititu ordez, behetik gora igortzen dute: horrela bero gutxiago galtzen da alferrik eta erabiltzaileak erredurak nozitzeko arrisku gutxiago izaten du. Oinarri lauko ontziak baliatu behar dira, ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Plaka batzuek mota desberdinetako bitrozeramika-erregailuak dauzkate, hala nola indukziozko bi erregailu eta bi hi light. Badira bi erregailukoak ere, tamaina txikiagokoak, noski.
Bitrozeramika motak
Izenak iradoki bezala, gasez dihardute sukalde hauek eta elektrikoak baino dezente garestiagoak dira, baina hileroko argindarreko txartelean merkeago gertatzen dira, besteen aldean. Honelakoen eskaintza mugatua da, prezio biziagatik (100 euro inguru kostatzen dira hauek, elektrikoen prezioa 250 izaki) eta eraginkortasun energetiko ahulagatik.
Sukalde elektriko tradizionalak. Erregailuak, hainbat tamaina eta potentziatako burdinurtuzko plakak dira eta, erabiltzailearen premien arabera, erregulatu egin daitezke. Erregailuetako bat "azkarra" izan ogi, hau da, berotzeko denbora gutxiago behar izango duena. Ohiko kontua da, halaber, sukalde berean erregailu elektrikoak eta gasezkoak tartekatzea.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa