Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Ezinbestekoak ditugu mineralak gure organismoak ondo funtzionatuko badu: horren %4 inguru osatzen dute eta ehun guztietan proportzio berdintsuetan banatuak daude. Den-denak dira ezinbestekoak, hau da, organismoa mineral horietako bakar bat ere ekoizteko gauza ez denez, gabeziei saihesteko, eguneroko dieta osatzen duten elikagaietatik atera behar izaten ditu. Mineral horietako batzuk kopuru handian behar ditugu (makromineralak) eta beste batzuk, aldiz, kopuru txikian (mikromineralak).
Gure organismoak 1.500 gramo kaltzio dauzka, horren %99 hezurretan dautzala.
Gure organismoak 860 gramo fosforo dauzka, horren %80 hezurretan dautzala.
Funtzioak. Hezur eta hortzen osagaietako bat da eta nerbio eta muskuluen jardueran hartzen du esku. Lipido jakin batzuekin konbinatzen denean fosfolipidoak osatzen ditu (zelula-mintzen osagai estrukturalak). Energiaren metatze eta erabileran ere berebiziko eginkizuna betetzen du.Gure organismoak 25 gramo kaltzio dauzka, hezurretan.
Iturri dietetikoak. Barazki eta lekale berdeak, frutak, fruitu sikuak, labore integralak, kakaoa, arraina, itsaskia eta ur magnesikoak (litroko 50 mg baino gehiago).Gorputzeko likidoetan dautza
Iturri dietetikoak. Gatza da, berez, sodio eta kloro asko daukan elementua, haragizkoetan, kontserbetan keztatuetan, gazituriko elikagaietan... ugari. Potasio iturri egokiak landarezkoak dira: fruta eta barazkiak, lekaleak, fruitu sikuak, fruta lehortuak, labore integralak eta patata.
Iturri dietetikoak. Animaliazko elikagaiek daukaten burdina, iturri behinenak gibela, haragia (zaldikia, bereziki) eta arrainak izaki: horrelakoetan era heminikoan (hemo burdina) datza eta arrautzakoa edo landarezko elikagaietakoa baino hobeki xurgatzen du organismoak. Landarezko iturrietan aipatzekoak: lekaleak, fruitu sikuak, fruta lehortuak, orridun barazkiak burdina eduki handikoak dira baina ez da gure organismoarentzat metabolizatzeko egoki-egokia, era ez-heminikoan (ez-hemo burdina) baitatza. C bitamina eta proteinak burdinaren asimilazioa hobetzen dute; aitzitik, B9 bitamina edo azido foliko zein fitato gehiegik (laboreen oskolean datzan konposatua), tanino (ardo beltza, kafea, tea, ziazerba, mahaspasa, mahats eta beste hainbat fruta: granada, kakia, irasagarra edo sagarra, adibidez) edo oxalato gehiegik (ziazerba, erremolatxa, zainzuria, perretxikoak, garagardoa, tea, txokolatea...) eragotzi egiten dute. Horregatik pertsona batek burdina-osagarriak ahotik hartu behar dituenean, fakultatiboak aholkatzen dio gosaria irentsi aurretik har ditzan, C bitamina ugari duen elikagairen batekin (kiwia, zitrikoak, etc.).Bitaminek bezala, mineralek ere ez gaituzte energiaz hornitzen, baina...
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa