Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Eskola porrota: Arazoa gainditzeko aurreneko urratsa jatorria ezagutzea da

Guraso eta hezitzaileen lan komuna oinarrizkoa da hazten ari den errealitate kezkagarri honi aurre egiteko

Gurasoak, eskola porrota gainditzeko giltzarria

  •   Aitortu eta onartu zure semeak zailtasunak dituela. Arazoa aztertu, heziketa prozedurak non huts egiten duen antzeman eta gainditzeko beharrezko bitartekoak jarri.
  • Erakutsi maite duzula ez bere arrakastengatik, beragatik baizik.
  • Bere ikastetxearekin erlazionatutako guztiari buruz informatu.
  • Kalifikazioei buruz soilik ez; ikaskide edo irakasleekin izan ditzakeen harreman arazoak ere garrantzizkoak dira. Ikasketak gurasoen intereseko gaia direla sentitu behar du haurrak.
  • Gurasoen presentzia eskatzen duten ekintzetan parte hartu.
  • Aurrejarrera erakutsi eta bere behar eta galderei arreta egin etxean, baino inoiz ez haren lanik egin.
  • Seme-alabari jakinarazi zuk ez duzula galdera guztien erantzuna eta erantzunak biak elkarrekin aurkitzea proposatu.
  • Haurrak bere buruarengan izan behar duen konfiantza indartu. Gogoberotasuna kutsatu egiten da.
  • Utzi erabakiak hartzen; har ditzala bere adinari dagozkion erantzukizunak.
  • Inoiz ez konparatu anai-arreba edo lagunekin.
  • Inoiz ez alfer edo errudun sentiarazi.
  • Izan koherentea. Zure seme-alabak etxean irakurtzen ikusten badu eta zuk harekin hainbat ezagutza partekatzen baduzu, harengan ikasteko desioa piztea errazagoa izango da.
  • Jakingura pizten duen giroa sortu.
  • Ez beti seme-alabaren gainean egon ikasketak direla eta. Azaldu zeintzuk diren helburuak eta zer espero den haiengandik.
  • Erabaki aurretik, hitz egin haurrarekin arazoa zein den eta zein laguntza mota eskain diezaiokezun jakiteko.
  • Ez mehatxatu ezta zigortu ere. Gogatzearen eta estimulazioaren alde egin batez ere.
  • Ikasketek beren teknikak behar dituzte. Erakutsi zure seme-alabei ikasten.
  • Ez gogogabetzen erakutsi. Erakutsi nekaezina izan behar dela eta alternatibak bilatzen lagundu.
  • Saiatu mezu negatiboak ez transmititzen "ikasle txarra zara", esate baterako, izan ere, sinetsi egin dezake eta bere ondorengo garapena oztopatu.
  • Ospatu bere arrakastak, txikiak izanda ere.
  • Klase partikularrak ez dira beti irtenbide egokia. Hala eginez gero, laguntza utzi nahi diren emaitzak lortu eta gero.
  • Bere aisia aberastu. Ez dezala telebista soilik ikusi. Erakutsi programa egokiak, eraman museotara, istorioak kontatu, naturarekin harremana izan dezala...

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto