Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Eskola porrota: Arazoa gainditzeko aurreneko urratsa jatorria ezagutzea da

Guraso eta hezitzaileen lan komuna oinarrizkoa da hazten ari den errealitate kezkagarri honi aurre egiteko

Nahasketa emozionalak eta ikasketarenak

  Ikasleak bere maila eta adinerako aurreikusitako helburuak betetzea lortzen ez duenean eta bere baliabide intelektualen aprobetxamendu errealik egiten ez duenean eskola porrotaz hitz egin dezakegu. Horren ondorioz hezkuntzarekiko jarrera negatiboa izan ohi da. Eskola porrota eragin dezaketen arrazoiak asko dira. Azpimarragarrienak ikaskuntzaren nahasketak dira eta nahasketa emozionalak. Ikerketen arabera, datuak ezberdinak dira baina esan daiteke porroten %2 soilik direla faktore intelektualen ondorioa, %29, aldiz, ikasketa faktoreak eragindakoak dira, dislexiak besteak beste. Porrot proportzio bera eragiten dute mota guztietako nahasketa emozionalek. %10eko portzentajeak, berriz, Arreta Defizitak eragindako Nahasketa hiperaktibitateekin (ADNH) lotura estua du.

Halaber, haurrak ikasturte batez baino gehiago ikaskuntza arazoak pilatu izanaren ondorioz ere suerta daiteke eskola porrota, eta era berean haurra ikastetxean ez egokitu izanaren sintoma garbia da, hain zuzen ere, ongi ez hausnartu, antolatu eta bideratu gabeko plan pedagogikoen ondorioa. Gehiegizko eskakizunekin eta ikaskuntza era ez eraginkorrekin du azken egoera honek ere harremana.

Eskola porrotaren arrazoiak

 

  • Intelektualak. Adin kronologiko eta intelektualaren arteko desegokitasunaren ondorioz sortzen dira, eta adimen urritasuna duten haurrengan zein haur supergaituengan ematen da. Halaber, aurreko ikasturteetan oinarri sendorik hartu ez izanaren ondorioz gerta daiteke.
  • Adimenaren neurketa banatzen den bi esparru orokorretako batean urritasunak antzematea izan ohi da ohikoena: ahozko espresioa edo eskuzko exekuzioa. Lehenengo arloan, beste faktore batzuen artean, ulermena eta hizkuntzaren erabilera hartzen dira kontuan, hala nola memoriaren forma espezifikoak, ulermena, hizkuntzaren erabilera, kontzentrazioa eta pentsamendu asoziatiboa. Bigarren arloan koordinazio basomotorea, pertzepzioaren antolaketa, ekintza baten inguruan planak egiteko gaitasuna eta beste faktore batzuk hartzen dira aintzat.
  • Urritasun intelektuala baldin badago, oso arina izanda ere, haurrak ezingo du behar dituen ezagutzak bereganatu eta eskolan atzeratu eta beste ikaskideekiko urrundu egingo da. Atzerapen hau ezin da berreskuratu eta haurra hobeto moldatuko da hezkuntza berezian. Hizketaren terapiarekin ere landu daiteke arazoa, okupaziozko edo heziketa terapiekin alegia.
  • Motibazioa. Ikasleak adimen maila normala edo batez bestekoa baino altuagoa izan arren, eskola aprobetxamendu arazo larriak egon daitezke ikasteko motibaziorik ez badago. Honi dagokionean, ikaslearengan eragin handia dute maite duten pertsonen aitormena, onespen soziala eta epe motzerako xedeen lorpena. Eskolan ematen diren edukien eta gurea bezalako gizarte aldakor batek eskatzen dituen eskakizun errealen artean dagoen lotura txikia motibazioan eragiten duen garrantzi handiko beste faktore bat da. Ikasleek badakite eskolan eginiko ahalegin handiak bizitza errealean ez diela ezertarako balio izango eta arrakasta akademikoak ez diela inondik inora etorkizuneko arrakasta profesionala ziurtatuko.
  • Arazo honen irtenbidea topatzeko horren motibazio maila eskasa zerk eragiten duen jakin beharra dago. Hurrengo pausua motibazioa handitzen hasteko urratsak ematea da. Prozesu honek bere denbora behar du, eta kasu askotan profesionalen laguntza behar izaten da gogobeteko emaitzak lortzeko.
  • Arazo organikoak. Batzuetan eskolako martxa onarengan arazo fisiko batek izan dezake eragina, nolabaiteko absentismo maila eragiten duelarik. Eritasun kroniko bat ere egon daiteke haurrari nekea eragiten diona. Haurrarengan eragin fisikoa edo sentsoriala izan dezaketen arazoak ere egon daitezke oinarrizko ezagutzan oztopoak sortuz, ikusmenaren eta entzumenaren arazoak alegia (miopia, hipermetropia, hipoakusia, etab.). Bestalde, egiaztatuta dago baita ere gutxi edo gaizki lo egiten duten haurrek edo ongi elikatzen ez direnek, gosarian batez ere, nahi litzatekeena baino gutxiago ematen dutela eskolan.
  • Arazo emozionalak. Gabezia afektiboak zein gehiegi babestuta dauden haurrengan gertatzen da, hala nola haur hiperaktiboengan, ez seguruetan edo gehiegizko fantasiaz edo gutxiespen sentimenduaz bizi direnengan, baita gurasoen galera sufritu duten haurrengan ere, guraso oso gogorrak dituzten haurrengan, etxeko giro txarra dutenengan, etab. Egoera hauek nortasun arazoak ekartzen dituzte, hala nola ezegonkortasuna, haserrea eta jarrera negatiboak irakasle zein beste ikasleen aurrean.
  • Horrek guztiak eskolan integratzeko arazo handiak ekartzen ditu. Haurrak "eskola fobia" ere izan dezake. Eskolarekin izandako lehenengo harremanetan sortzen da eta eskolako lanekiko aurkakotasun jarreraz adierazten da eskola bizitzan zehar.
  • Ikaste teknika eta ohiturak. Ikasle askok ez dakite nola ikasi. Inork ez die lan egin edo ikasteko modua erakutsi. Ikasten ikasi beharra dago. Gai bat ikasten asko ahalegintzeak, nola egin jakin gabe, emaitza urriak ekartzen ditu eta ikaslea, ondorioz, desanimatu egiten da. Ikastea ohitura bihurtzea arrakasta akademikoa lortzeko beste tresnetako bat da. Ikasketa eguneroko lana da, praktika iraunkorra eskatzen du, baina berez bizkorgarri ez bada, ohitura sortzea zailagoa da.
  • Programazio desegokia. Batzuetan bere heldutasun intelektual mailarako oso zailak diren lanak eskatzen zaizkio haurrari. Maila bereko ikasle guztiek errendimendu bera izatea nahi izaten da. Batzuetan koordinazio falta dago eskola maila edo zikloen artean edo desadostasunak hezitzaile ezberdinen artean edota hezitzaile eta gurasoen artean, eta horrek guztiak haurra nahastu egin dezake. Eta zer esanik ez batzuetan bukatu gabe geratzen diren gaitegi luzeegiak ez direla aproposenak.
  • Irakasleak. Gehiegizko klaseak direla, gainekoen edo espezialisten laguntza falta dela eta, batzuetan, irakasleak segurtasuna eza transmititzen dio ikasleari eta azpibalioetsi egiten du.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto