Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Enpresa filialari isuna, enpresa nagusiko bezeroen datuak erabiltzearren

Bi hiritarrek aurkezturiko salaketen ondorioz, Datuak Babesteko Agentziak 300.506 euroko isuna ezarri zion Gas Natural SDG, S. A. enpresari eta 60.101 eurokoa, berriz, Gas Natural Servicios SDG enpresari, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Legea urratzearren. Enpresa horrek bezeroei eskutitza bidali zien, beren datu pertsonalak erabil zitzaten taldeko gainerako enpresei baimena emateko eskatuz. Gerora, bezero guztien -erantzun zutenen eta ez zutenen- datuak Gas Natural SDG enpresari eman zizkion. Gas Natural Servicios enpresak Espainiako Auzitegi Nazionalaren aurrean helegitea ezarri zuen arren, Auzitegiak isuna berretsi zuen. Espainiako Auzitegi Nazionalak, 2004ko ekainaren 30eko sententzian dioenez, datu pertsonalak jaso dituen pertsonak edo erakundeak ere bezeroen baimenarekin jarduteaz Datuak Babesteari buruzko Legeak xedatua duena bete behar du. Izan ere, Datuak Babesteari buruzko Legearen arabera, datu pertsonalak hirugarrengo bati ezagutaraz dakizkioke baldin eta interesatuak dudagabeko eta berariazko baimena emana badio, ez bestela. Horrenbestez, bezeroek inolako dudarik gabe baimena Gas Natural SDGri eman al zioten galdetu behar zion Gas Natural de Serviciosek, obligazioz.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du