Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

PAPEREZKO BERTSIOA.
2004ko abendua

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Etxebizitza erosteko kontratuaren klausula gehiegizkoa zen

 Eraikitzen ari zen etxebizitza erosi zuten kontsumitzaileek. Kontratuak zeukan klausuletako baten bitartez, sinatu eta hurrengo sei hilabeteetan kontratua baliogabe uzteko eskubidea bereganatua zuen sustatzaileak, jasotako diru kopuruak gehi interesak erosleei itzuli eta 3.000 euroko indemnizazioa ordainduz gero. Sustatzaileak klausula hori baliatu eta kontsumitzaileak auzia jarri zuen, klausula baliogabetzat jo zedin eskatuz. Horrela egin zuen Bartzelonako Auzitegiak eta, 2004ko uztailaren 30ean emaniko sententzian dioenez, kontu jakina da etxegintzan materialen prezioa maiz aldatzen dela, goraka beti, eta klausula haren helmuga, etxebizitzaren balioa aldatzearren, sustatzaileari kaltegarri gerta zekiokeen desoreka ez gertatzea zela. Dena den, materialen merkatuko prezioak maiz igotzen direla egia bada ere, klausula neurriz gainekoa da. Kontrakoa onartzea, beraz, sustatzaileari kreditu merkea erraztea litzateke eta, eraikuntza-proiektua ordaindutakoan, aise itzuliko zion erostunari ordaindutakoa gehi indemnizazioa, etxebizitzak prezio handiagoan ostera salduko bazituen. Egia da erostunari indemnizazioa eman zitzaiola, baina erdietsitako mozkinen parte ñimiño bat baizik ez zen hura. Horregatik, klausula baliogabeko eta salerosketako kontratua indarreko jo zituen Auzitegiak.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto