Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Psikologikoki presionaturik sinatu zuten jabetza anitzeko kontratua

 Zozketa batean egokitu zitzaien oparia eskuratzeko hotel hartara joan zitezen eskutitza jaso zuten kontsumitzaile batzuek. Bertan, salmenta-teknika gordinen erasoa nozitu ondoren, ondasun higiezinen txandakako aprobetxamendu-kontratua sinatu zuten azkenean (lehen, "jabetza anitzekoa"). Entregatu zitzaien dokumentuan adierazten zenez (280 orrialdeko alea: legez eman beharreko informazio guztia agertzen zen bertan), sinatu aurretik erabiltzaileek testua irakurria zuten. Kontsumitzaileek, sinatzen ari zirenaz informaziorik jaso ez zutela argudiatuz, demanda aurkeztu zuten, kontratuaren baliogabetasuna eskatzeko. Getxoko 3. Epaitegiak aintzat hartu zuen eskaria 2004ko ekainaren 30eko epaian: bertan esaten denez, argi dago kontsumitzaileek psikologikoki presionaturik sinatu zutela, erostunek hamar egunean atzera egiteko duten eskubidea kontratuan ez zela aipatzen eta elkarrizketak iraun zuen bitartean kontratuaren eranskina (280 orrialde) irakurtzeko astirik ez zutela izan. Beraz, kontratua baliogabetzat jo zen eta saltzaileak eta finantzariak kontsumitzaileei hartutako dirua itzultzeko ez ezik, jasandako kalte-galerak eta epaiketako kostuak ordaintzeko zigorra hartu zuten.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto