Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Erlojuari urtebeteko bermea eman diote, legezkoa bi urtekoa izaki

Markako erlojua daukat baina urtebeteko garantia baizik ez didate ematen, hori saltzen den herrialdean indarrean dagoen legeria zeinahi delarik ere. Hortaz, horren arabera, ez dute aintzat hartzen Espainiako arauteria, honek bi urteko bermea finkatua baitu. Enpresak bere garantian sartzen duen klausula hori legezkoa den jakin nahi nuke.

Irailaren 11n sartu zen indarrean Kontsumo Ondasunen Salmentaren Bermeei buruzko uztailaren 10eko 23/2003 Legea, ondasun higikorrentzat bi urteko garantia xedatua duena. Lege horretan dautzan kontsumitzaileak babesteko neurriak aplikatzekoak dira baldin eta ondasuna Europako Batasuneko estatuetako batean erabiltzekoa bada; edo kontratua Estatu horietako batean osorik edo partzialki egin bada; edo aldeetako bat Europako Batasuneko hiritarra bada edo negozio juridikoak Europako Batasuneko lurraldearekin antzeko loturarik edo lokarri hertsirik badu. Horrenbestez, bai saltzaileak, bai fabrikatzaileak (kasu honetan Espainian delegazioa ere baitauka), bermeari dagozkion baldintzak espainiar legeriari azpiratu behar dizkiote.

Bi motatako bermeak daude: legezkoa eta merkataritzakoa; legezkoak gutxienez bi urtekoa izan behar du eta merkataritzazkoak, berriz, legezkoa baino hobea izan behar du nahitaez. Gure ustez, eskuratzen den garanti agiria fabrikatzailearen merkataritzako garantiari dagokio.

Lehenik eta behin, legezko garantia idatziz eskatu beharra dago. Nolanahi ere, kontuan izan behar da erlojua ?baldin eta lege berria indarrean sartu ondoren erosi bada? bi urteko garantiak babestua dagoela, horren egiaztagiririk ez badago ere. Funtsezkoa da horretarako faktura edukitzea, bestela data hori ezin egiazta litekeelako.

Gure iradokizuna: saltzailearengana joan eta legezko garanti agiria idatziz eskatzea. Espainiako fabrikatzaileari ere idatzi beharko litzaioke bureau fax edo jaso izanaren egiaztagiridun eskutitzaren bidez, lege berriaren araberako legezko eta merkataritzazko garantia eskatzeko. Baiezko erantzunik ezean, Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulegora jo eta Erreklamazio Orria bete beharko da. Nolanahi ere eta idatzizko agiri horiek gabe ere, erosi ondorengo bi urte horietan erlojuak anomaliarik edo adostasunik eza agertuko balu, fabrikatzaileari gure eskubideak bete ditzan eskatu beharko litzaioke.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto