Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Ibilgailu zaharra birziklatzearren kobratu diote

Duela hogei urteko ibilgailu bati baja eman behar diodanez, ibilgailuak tratatzeko zentrora deitu dut. Nik uste nuen tasak bakarrik ordaindu behar zirela (6,80 euro) baina, ene harriduraz, jakinarazi didate ibilgailua dagoen tokira etortzeagatik (10 kilometro eskas) 40 euro kobratzen dutela eta "birziklatzearren" beste 30 euro. Txatarragatik ezer emango didaten galdetu diet, baina haiek ibilgailua oso zaharra dela erantzun. Legezkoa al da hori?

  2004ko otsailaren 12tik aurrera, 249/2004 Ministro Aginduaren arabera, ibilgailu baten baja tramitatzeko ezinbestekoa da suntsitze agiria aurkeztea, Tratamendu Zentro Baimenduek bakar-bakarrik egin dezaketena, alegia.. Zentro horiek ibilgailuaren baja zuzenean tramitatzen dute, horrela erabiltzaileak Trafikoaren Lurraldeko Buruzagitzaraino joan behar izan ez dezan. Ibilgailua harrera instalazio batean ere entrega daiteke. Kasu batean zein bestean, interesatuak ikuskaritza teknikoko txartela, zirkulazio baimen agiria eta ibilgailuen gaineko zergaren txartel ordainduaren fotokopia eraman behar ditu (ibilgailuak 15 urte baino gutxiago baldin baditu).

Trafikoaren Lurraldeko Zuzendaritzaren Ibilgailuen Erregistroan baja idazteagatiko tasa (egun, 6,80 euro) ordaindu beharko dio erabiltzaileak baina, zure kasuan bezala, ibilgailuak 15 urte ego gehiago baldin baditu, ez du tasa hori ordaindu beharko Ibilgailuen Erregistroan baja ematearren. Horrenbestez, tasa kontzeptutik, behintzat, salbuetsita dago zure ibilgailua. Garabiaren gastuari dagokionez, haien tarifen arabera kobra daiteke zerbitzua baina, era berean, badago enpresa ekonomikoago baten zerbitzua kontratatzea ere. "Birziklatzeko" gastua dela eta, bizitza baliagarriaren amaierako ibilgailuen gestioari buruzko abenduaren 20ko 1383/2002 Errege Dekretuak dioenez, horrelakoak entregatzeak ez dio inolako kosturik eragingo titularrari ibilgailuak merkatuan preziorik ez duenean edo balio negatiboa duenean, baldin eta, gutxienez, karrozeria eta moto eragilea baldin badauzka. Dena den, Dekretu hori 2007ko urtarrilaren 1era arte ez da jarriko indarrean.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto