Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Etxeko ekonomia

Λ

Ekipo informatiko domestikoa

  Ordenagailu pertsonala azken urteotan geroz eta ohikoago bilakatzen ari da etxean, areago bertan gazte eta haurrak bizi badira: 1997an etxebizitzen %5,1ek baizik ez zuen oinarrizko ekipo informatikorik baina 2003 urtean kopurua %43raino igo zen, Fundación Grupo Eroski izenekoaren 2004ko Kontsumo Barometroaren arabera. Ekipo informatiko pertsonala eskuratzeko, gogoan hartu beharreko lehendabiziko kontua, elementuen zaharkitze ezinbesteko eta azkarra da: ekipoa erosi denetik desfasatuta geratu arteko tartea lau bat urtekoa denez, hobe izaten da mantsoen zaharkitzen diren elementuetan gehiago inbertitzea: monitorean, teklatuan eta saguan, hain zuzen, horiexek baitira, era berean, erabiltzeko erosotasunean garrantzi handienekoak. Beste aldetik, ordenadoreari eskatu beharreko gutxieneko prestazioak aparatuarekin egingo ditugun lanen arabera aldatuko dira baina, dena den, egun merkatuan dauden modeloek etxeko erabilera ohikoak aise egiteko aukera ematen dute.

Monitorea

Tamaina. Pantaila aurrean ordu asko ematen dituztenei monitore handia hartzea aholkatzen diete adituek, are eta handiagoa bideojokoen zaleak direnean; beraz, 17 edo 19 hazbeteko pantaila ekartzea eskertuko dute.
Pantaila. TFT pantaila lauak nagusitzen ari zaizkie etxeetan hodi katodikodun tradiziozkoei: geroz eta merkeagoak izateaz gainera (badira 200 eurotik gora) dimentsio txikikoak dira. Horiez gainera, pantailako bereizmen handiari esker (1.280 x 1024 pixel) begia gutxiago nekatzen omen da. Garrantzi handikoa: 15 hazbeteko TFT pantaila baten tamaina tradizioko 17 hazbeteko pantailaren pareko da.
Telebista. TFT monitore batzuek telebista eta ordenagailuko pantaila zereginak betetzen dituzte, telebistarako berariazko txartelik erosi behar izateke. Prezioa tamainaren eta markaren arabera aldatzen bada ere, 400 euro inguru dabil. Horrela erabiltzeko telebista antenara konektatu behar dira, ezinbestez. Telebistaz bakarrik gozatzeko ez da zertan ordenagailua piztu.

Teklatua

Hari gabekoa. Honen abantaila nagusia, hiru metroraino mugitu ahal izatea da, CPU-ra konektaturiko haririk ez baitu: pilekin funtzionatzen du. Modelo modernoenek posta elektronikoa irekitzeko, web orrietan sartzeko eta orrialdeetan atzera eta aurrera egiteko teklak dakartzate.
Hariduna. Prezioa 10 eta 15 euro artean aldatzen da, teklatu batetik bestera.

Sagua

Optikoa eta bolakoa. Haridun edo gabekoa, behealdean daukan bola bati esker mugitzen da. Kuxin berezia ezari behar zaio, bola zikindu ez dadin eta sagua leunago ekartzeko. Optikoek, bola eduki ordez, argi-izpia dute.
Gurpilduna. Saguaren erdialdean dagoela, lekuz aldatzeko barraren baliokidea da eta pantailan zehar mugitzea errazten du.
Mini-sagu optikoak. Ordenagailu eramangarriei eransteko berariaz diseinatuak. Denek daukate USB konexioa eta 18 euro inguru kostatzen dira.

CPU

Mikroprozesadorearen abiadura. Ordenagailuaren osagai garrantzizkoenetako bat den elementu honek kalkulu guztiak egiteaz gain funtzionamendua kontrolatzen du. "Garun" horren abiadurak baldintzatzen du ordenagailuaren azkartasuna. Hobe, gutxienez 2,8 gigahertziokoa aukeratzea.
Oinarriko plaka. Euskailu horretan datza ordenagailua, memoria, txartelen konektoreak, CD ROM unitatea eta disko gogorra. Bertara konektatzen dira txartel guztiak, memoria bankuak eta mikroprozesagailua. Plakak dauzkan arteka edo slot-en kopuruari erreparatzea funtsezkoa da: zenbat eta gehiago izan, orduan eta gehiago hazi ahal izango da ordenagailua. Periferikoak baliatzeko beharrezkoak diren konexioei dagokiela, garrantzizko kontua da portu (kanpoko artekak) eta slot (barneko artekak) ugari izatea, aldi berean erabili ahal izan ditzagun. Bideo-kamera digitala baliatu ohi duten erabiltzaileak eskertuko du firewire portua izatea, horri esker deskargak azkar eta erosoago egin daitezkeelako.
RAM memoria. Bertan, ordenagailua lanean darabiltzan datuak biltzen dira. Ekipoaren etekina RAM horren araberakoa izango da. Edukiera handiko baina RAM txikiko disko gogorra daukan ordenagailua, esate baterako, depositu handia baina potentzia txikiko automobilaren parekoa da. Azken generazioei "DDR memoriadunak" derizte. Windows XP eta antzeko sistema operatiboekin jarduteko 256 Mb-ko RAM memoria beharrezkoa da; egungo bideojokoez gozatzeko, berriz, 512 Mb-ko memoria eskuratzea aholkatzen da; dena den, mega bateko memoria hartzea eskertu egiten da, diru askorik ordaindu gabe asko baita jasotzen dena.

Disko gogorra

Dena (programak, artxiboak, etc.) gordetzen dituen ordenagailu barruko biltegi unitatea da hau. Egun salgai dauden disko gogorren batez besteko edukiera 120 giga da.

Inpresora

Eramangarriak eta tamaina estandarrekoak (handiagoak) izan daitezkeen arren, aldatzen dena ez da kalitatea prezioa baizik, eramangarriak garestiago direlako. Oso erabiltzaile gutxik erabakitzen dute laser inprimagailuak ekartzea: tintazkoak baino garestiagoak diren arren, inprimatzeko kalitate eta abiadura hobeak ematen dituzte, inondik ere. Era jarraituan eta kopia mordoa egiten denean bere burua ederki ordaintzen dute: toner (hauek darabilten tinta) kartutxoak tinta arruntekoen bikoa kostatzen dira eta. Koloretako inprimagailuetan, hobe birkargatzeko moduko tintadun kartutxoak balia ditzaketenak aukeratzea: horixe da ekonomiko eta ekologikoena eta espezializatutako denda askotan birkargatzen dira kartutxo horiek. Badira, era berean, trikomiako kartutxoak: honelakoetan kolore primarioak bananduak daudelarik, gastatzen dena bakarrik aldatzen da.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto