Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Autobus eta tren geltokiak: Tren geltokiak autobusenak baino hobeki

Autobus geltokiek ez dute proba gainditu garbitasun eta kontserbazio alorretan; segurtasunean, batzuk eta besteak "onartzeko moduko" baino ez

  Espainiako autobus eta tren geltokiek erabiltzaileen itxaropenak zein gradutan betetzen dituzten ezagutzeko, CONSUMER-eko teknikariek azaroaren hasieran 21 tren geltoki eta 19 autobus geltoki bisitatu zituzten Espainiako 17 hiritan: Madril, Bartzelona, Sevilla, Valentzia, Bilbo, Malaga, Zaragoza, Cadiz, Donostia, Iruñea, Gasteiz, Logroño, Coruña, Murtzia, Oviedo, Alacant eta Castello.

Lehen ondorioa: autobus geltokiek trenekoek baino kalifikazio kaskarragoa merezi dute: autobus geltokien %42k eta tren geltokien %10ek ez dute CONSUMER-en proba hau gainditu.

Autobus geltokietan hobetu beharreko alderdi nagusiak hauek dira: garbitasun eta mantenu atalean ez dute gainditu proba (paperontziak egoera txarrean edo beteak; hondakinak birziklatzeko ontzirik ez, instalazioak zikin, hautsi eta egoera txarrean, komunak zikin...); eskaintzen diren zerbitzuak eta ekipamendua (eserleku gutxiegi, itxoiteko toki estali eta itxirik ez, kafetegirik edo hainbat produktu saltzeko makinarik ez) eta segurtasuna (bideozaintzako kameren, suterik edo gertatuz gero tokia husteko argibide eta planoen, segurtasun pertsonalaren... falta hautematen da). Tren geltokiek hobetzeko gauza gutxiago dituzten arren, segurtasunean badute zer hobetua, autobus geltokien motibo berberengatik.

Tren zein autobus geltokien alderdi hoberena, erabiltzaileei ematen zaien informazioa da. Hona beste ondorio nabarmen bat: tren geltokiek autobusekoek baino nota hobea lortu dute atal guztietan, segurtasunean izan ezik: horretan bi motetako geltokiek "onartzeko moduko" hutsa baizik ez dute eraman. Tren geltokiek, oro har, bidaiariei prestazio hobeak eskaintzen dizkiete. Bidaien prezioak aparte, indarrean dauden tarifetan alde handiak atzeman dira: kafesnea 0,60 euro kostatzen da Valentziako tren geltokian eta ia hiru halako (1,65 euro) Bartzelona Nortekoan. Tren geltoki hoberenak Malaga eta Sans (Bartzelona) dira; denetan txarrenak Gasteiz eta Logroñokoak (Renfekoak biak). Bus geltokietan Oviedo eta Bartzelona Norte onenak dira eta denetan okerrena Donostiako Amarakoa.

Bidaiaria informatzea

Tren geltoki guztietan bidaiariari ordutegi, irteera eta abarren berri kartel, panel eta monitoreen bidez nonahi ematen zaiolarik, bus geltokietan ez da horrelakorik gertatzen. Honelakoen %21k ez dute autobus guztien ordutegiaz informatzeko -konpainia bakoitzak bere zerbitzuez ematen duen informazioaz aparte- panel nagusirik. Iruñea, Alacant eta Donostiako autobus geltokietan (ez daukate horrelako kartelik) horrelako gabeziak atzematen dira eta Bilbokoan informazio panel hori egon bazegoen baina ibili ez zebilen. Hamar autobus geltokitatik batean, bertako dependentzia eta zerbitzuen gaineko informazio gabezia nabarmendu zen, tren geltoki bakar batean ez bezala. Seinalerik eza Iruñea eta Donostiako autobus geltokietan ikusten da, bigarren horrek geltokirik ez dauka eta.

Megafoniari goazkiola, tren geltokien %10ek bakarrik ez daukate (Euskotren konpainiako geltokiak, Bilbo eta Donostian) baina zifra hori %21eraino doa autobus geltokietan. Nolanahi ere, alfer-alferrik megafonia zerbitzua edukitzea, mezuak hainbat gunetan (kafetegia, kai, nasa, komun eta beste) ongi aditzen ez bada. Horrela gertatzen da tren zein autobus geltokietako lautik batean. Horiek gorabehera, Donostiako autobus geltokia salbuetsita, geltokiko gune gehienetan ordutegiei buruzko informazioa jakinarazteko bestelako sistemez (kartelak, panelak) hornituak daude. Coruña eta Sevillako geltokietako kafetegietan bakarrik atzeman zen horrelakoen gabezia. Erabiltzailea informatzean baliatzen hizkuntzetan ere hobetu beharra dago: geltoki gutxik agertzen dituzte mezuak espainol eta erkidegoan erkidegokoaz (horrelakorik dagoenean) bestelako hizkuntzetan. Atal honetan azpimarratzekoak ditugu Madril-Sur eta Malagako autobus geltokiak, eta Malaga, Zaragoza eta Sevillako tren geltokiak.

Bestetik, tren geltokien %43k eta autobus geltokien %32k baizik ez dituzte orientatzeko planoak eskaintzen. Horrez gainera, tren geltokien %71k hiri horien gaineko informazio turistikoa ematen dute: hiriko planoak, museoak, monumentu nagusiak, ibilbide interesgarriak, etc.

Ezagutzen ez den tokira iristean biziki eskertzen den informazio hori autobus geltokien erdietan bakarrik ematen da.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto