Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

"Arrisku" motako bizi aseguruak: Ezbeharrak babesteko hamaikatxo modelo

  Gizon zein emakumezko ezkondu edo familiaduna, 30 eta 40 urte bitartekoa, diru sarrera ertainekoa, kaletarra, batik bat: horixe da heriotza edo "arrisku" pleguko bizi asegurua hartzen duen bezeroaren profila. Famili buruaren baliaezintasun iraunkorra edo heriotza gertatuz gero diru sarrerarik izango dela bermatzeko interesa da finantza produktu hau erosteko motibo behinena. Eskaria, berriz, ez du bakarrik egiten bere ardurapean seme-alabak dituenak, geroz eta famili kargarik gabeko jende gehiagok kontratatzen baitu horrelako asegurua. Kontuan izan behar da, nola ez, hogeita hamar urte inguruan espainiar askok aldez edo moldez mailegua sinatzen dutela (hipoteka, kreditu pertsonala, automobila, etc.) eta, horretarako, askotan, heriotzagatiko asegurua nahitaez sinatu beharra dagoela.

Zifrek ederki asko erakusten dute negozioaren dimentsioa. Heriotza edo baliaezintasunagatiko gorabeherak estaltzea dela eta, Espainian ia 17 milioi aseguru sinatu direlarik, bizi aseguru indibidualetan kudeaturiko aurrezkia iaz %6,38 handitu zen, ekitaldiaren amaieran 65.000 milioi euro baino gehiago metatuta. Bizi aseguruen mota guztietatik (unit link, erretirokoa, etc.) heriotzagatikoa da hedatuena Espainia osoan; Katalunia, Asturias, Kanariar Uharteak eta Nafarroako autonomi erkidegoetan bizi dira aseguratu gehienak. Zeinahi gorabehera prebenituz, etorkizuna bermatzeko interesa gora doa, hainbat alorretan egiazta dezakegun bezala: aseguru primetara bideratu diruaren araberako sailkapenean, zazpi urtean (1996tik 2002ra arte), Espainia bosgarren tokian jarri da, Unesparen (aseguru sektoreko patronala) azkeneko memorian (2002) jasoriko datuek diotenez. Bizi aseguruen primak 1996 urtetik Espainian %165,4 hazi dira.

Bizi aseguruen erregistroa

Heriotza edo baliaezintasunarekin loturiko gorabeherak babestea xede duten hamazazpi milioi aseguru horietako gehientsuenak ez dira kobratu egiten, onuradunek ez baitakite poliza horiek existitzen direnik ere. Informazio gabezia horren ondorioz aseguru konpainiak dira bezeroen heriotzaren onuradun nagusiak: asegurua kobratzea inortxok ere erreklamatu ezean, dirutza horiek beren patrikatik atera ordez, etekinen pilo eskergara doaz. Badirudi, zorionez, okerreko egoera hori amaitzear dagoela. Kontsumitzaileek ez ezik, elkarte eta erakunde askok eskaria eginik, Aseguru eta Pentsio Fondoen Zuzendaritza Nagusiak (APFZN) Hildako Pertsonen Heriotzagatiko Estalduradun Aseguruen Fitxategi Informatiboa sortzeko Lege Aurreproiektua idatzi du. Testu hori kontrol organoak, dagoeneko, lan-taldea osatuko duten kide guztiei igorri zaie, hots, APFZNri ez ezik, UNESPAri, Espainiako Justizia Ministerioari, Mutualitateen Espainiar Konfederazioari eta hainbat kontsumitzaile elkarteri ere.

Fitxategi horren eginkizuna informazioa zabaltzea da, zendutako pertsonaren ingurukoek edo bestelako interesatuek hildakoak heriotzagatiko asegururik (kreditu txartelarena, enpresakoa, berak sinatutakoa, hipoteka kredituarena, etab.) kontratatua ote zuen eta, izatekotan, zein erakunderekin izenpetua zeukan jakin ahal izan dezaten. Printzipioz behintzat, informazio hori interesatua hilez gero bakarrik eskuratu ahal izango da, gertukotasuna egiaztaturik, intimitatea zaintzeko eta informazioaren okerreko erabilera ez egiteko bezainbeste denbora igaro ondoren. Fitxategi hori Azken Borondatezko Egintzen Erregistroan kudeatuko da.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto