Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Mikrokatea estereofonikoak: Denetan merkeena da hoberena

Alde nabarmenak soinuaren distortsioan, bozgorailuen potentzian, prestazioetan eta konektore kopuruan

Banan-banan

KENWOOD RDX-M35-N

  •  99 euro, denetan merkeena
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena. Funtzionamenduan eta geldialdian gehien kontsumitzen duena. "Autoreverse" motako kasetea daukan bakarra. Onartzeko moduko distortsio akustikoa. 30 minutu igarota automatikoki itzaltzen da. Erabilera proba: 5 puntutik 4,2; denetan hoberena eta prestazio gehien ematen dituena.

PHILIPS MC160

  •  131,75 euro
  • Aukera polita honakoa ere. Denetan txikiena. Funtzionamenduan gutxien kontsumitzen duena. Irrati gehien memorizatzen dituzten bietako bat. Distortsio akustikoan, bikaina. Irteerako potentzia txikienekoa. 15 minutu igarota automatikoki itzaltzen da.
  • Erabilera proba: 3,9 puntu: "incredible surround" soinu indartua gustatzen bada ere, kasetearen kontrol mekanikoak eta teleagintearen funtzio urriak ez.

SANYO DC-DA2000

  •  118,25 euro
  • AM antenarako kanpo-sarrerarik gabea. Bozgorailuen haririk motzena. Ez erloju, ez tenporizatzaile, ez iratzargailurik. Irratiak ez dauka RDS. Soinuaren distortsioa, onartzeko modukoa.
  • Erabilera proba: 3,6 puntu, denetan apalena. Argibide-liburua ez da oso ulergarria.

THOMSON CS100

  •  117,33 euro
  • AM antenarako kanpo-sarrerarik eta sarrera laguntzailerik gabea. Doinu bakoitzaren lehen 10 segundoak aditzeko prestazioa dauka. Soinuaren distortsio proban, bigarren txarrena. Potentzia handienekoa.
  • Erabilera proba: 3,8 puntu. Teleagintetik ezin dira soinuak edo irratiak hautatu.

SONY CMT-NE3

  •  149,5 euro, denetan garestiena
  • Unitate zentralik handiena. "Itxaron" posizioan gutxien kontsumitzen dutenetako bat. Behe-soinuak indartzeko aukerarik ez, CDaren erreprodukzio aleatoriorik ez, RDS eta irratien presintonizazio automatikorik ez. Distortsio akustikoko proban, hoberenetako bat.
  • Erabilera proba: 3,9 puntu. Mahaikideei ez zaie gustatu teleagintetik soinuak edo irratiak ezin hautatzea.

JVC UX-H10

  •  123,63 euro
  • Bozgorailurik handienak. Sarrera laguntzailerik gabea. "Itxaron" posizioan gutxien kontsumitzen duenetako bat. Soinu bakoitzaren lehen 10 segundoak entzuteko aukera. Irratien presintonizazio automatikorik gabe, baina memoria gehien dauzkaten bietako bat. Distortsio akustikoko proban, hoberenetako bat. Erabilera proba: 3,8 puntu. Mahaikideei ez zaie gustatu kasetearen kontrolak automatikoak izatea eta teleagintetik soinuak edo irratiak ezin hautatzea.

SAMSUNG MM-J4

  •  103,17 euro, merkea
  • Gehien kontsumitzen dutenetako bat. Bozgorailuen hari luzeenak. Ez CDan erreprodukzio aleatoriorik, ezta irratiak automatikoki presintonizatzeko aukerarik. Distortsio akustikorik handiena.
  • Erabilera proba: 5 puntutik 3,9. Ez zaie gustatu mahaikideei teleagintetik ezin direlako soinuak edo irratiak hautatu.

AIWA XR-EM200

  •  135,42 euro, garestia
  • Subwoofer prestaziorako sarrera daukan bakarra. "Itxaron" posizioan gutxien kontsumitzen duena. Behe-soinuen indartze, RDS eta irratiak automatikoki presintonizatzeko aukerarik ez. Distortsio akustikoaren proban, onenetako bat. 100 minutu igarota automatikoki itzaltzen da.
  • Erabilera proba: 5 puntutik 3,9. Ez da inongo ataletan nabarmendu.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto