Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Mikrokatea estereofonikoak: Denetan merkeena da hoberena

Alde nabarmenak soinuaren distortsioan, bozgorailuen potentzian, prestazioetan eta konektore kopuruan

  Aldizkariak 99 eurotik (Kenwood RDX-M35-N, denetan merkeena) 149,5 eurorainoko (Sony CMT-NE3) prezioa duten zortzi mikrokatea estereofoniko aztertu ditu oraingoan. Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena lagin merkeenak eskaintzen du, denetan osatuena eta erabilera proban kalifikazio hoberena lortu duena delako, hain zuzen ere.

Musika ekipoa hautatzean gelan baliagarri dugun espazioa funtsezko faktorea izan liteke. Aparatu elektronikoak geroz eta txikiago egiten ari direnez, tamainak egun ez du goi-fidelitatezko soinuaren kalitatea galaraziko. Horrela bada, lehenago ekipo bolumentsuek betetzen zuten espazio handi haren ordez mikrokateek geroz eta toki gutxiago okupatzen dute.

Oraingoan analizatu diren zortzi kateak estereofonikoak dira (hots, sentsazio espaziala emateko, bi bozgorailuetatik soinu-kanal desberdinak erreproduzitzeko gai dira) eta kasete-pletina bakarra, goitik kargatzeko CD erreproduzitzailea, AM eta FM irratia, bi bozgorailu eta teleagintea dauzkate. Denek -Sanyo DC-DA2000 laginak izan ezik- daukate erlojua, ekipoa itzaltzeko tenporizadorea eta iratzargailua.

Txikietan txikienak

Aparatu txikiena Philips markakoa da, unitate zentrala (145x226x210 mm) eta bozgorailuak (134x209x152 mm) ere txikiak dituelako; bolumen handienekoa Sony da: unitate zentrala 165x235x263 mm da. Bozgorailurik handienak JVC UX-H10 laginarenak dira (155x231x187 milimetro).

Aparatu batetik besterako alderik handienak kontsumoak agertu ditu. Ekipoak errendimendu osoan probatu dira (bolumen handienean erreproduzitzen ari den CD baten edukia kasetean grabatuz): Philips (16,9 W) eta Sanyo (17,6 W) dira energi gastu txikienekoak eta Samsung MM-J4 eta Kenwood RDX-M35-N (biak ere 43 watteko gastuarekin) kontsumo handienekoak. Samsung laginak, bere gidaliburuak adierazitakoa baino 5 watt gehiago gastatzen du. "Itxaron" posizioan ekipo guztiek dezente jaisten dute energi kontsumoa baina aldeak orduan eta nabarmenagoak izan dira horrela ere: Kenwood-ek "itxaron" posizioan (13,7 W) Philips laginak errendimendu osoan bezainbeste gastatzen duelarik, Aiwa eta JVC ekipoek 0,3 W eta 1,3 W baizik ez dute kontsumitzen. Energia aurreztea dela eta, oso baliagarria da ekipoak bere burua itzaltzea, tarte bat funtzionatu gabe egonez gero: prestazio hori Aiwa, Kenwood eta Philips laginek daukate.

Aiwa da konektore gehien dauzkan mikrokatea: kanpo-antenaren sarrera, sarrera laguntzailea (bere bozgorailuetatik ordenagailuko edo DVDko soinua aditzeko, adibidez) eta subwoofer harrera (izan ere, behe-soinuak indartzen dituen bozgorailu hori lagin honi bakar-bakarrik erants dakioke). Samsung, Kenwood, Sony eta Philips laginek ere konektore horiek guztiak dauzkate, subwoofer hori izan ezik. Thomson (aurikular eta bozgorailuetako sarrerak baizik ez) da, atal honetan, urriena. Bozgorailuak eta unitate zentrala lotzen dituen hari luzeena Samsung laginekoa da (255 cm); Sanyo (166 cm) eta Kenwood (170 cm) ekipoenak, berriz, laburrenak izaki, bozgorailuak kokatzeko askatasun txikiena eskaintzen dutenak dira.

Soinu potentzia

Potentziarik handieneko soinu ekipoa Sony da (2x25 W), ondotik Aiwa, Kenwood eta Thomson (2x20 W) datozkiolarik. Potentzia txikienekoak, aldiz, Sanyo eta JVC dira, biek ere 2x8 W dituztela. Soinuaren kalitatea dezente hobetzen du ekualizazio zuzenak: Aiwa, Kenwood eta Sony laginek behe-soinuak eta akutuak eskuz doitzeko aukera ematen dute. Gainerakoek aurretiaz konfiguraturiko ekualizatzailea daukate, hainbat musika motari (pop, rock, klasiko, jazz, etc) egokituta. Aiwa eta Sony dira behe-soinuak berariaz indartzeko aukera ematen ez duten bakarrak.

Erreprodukzio aleatorioa

DCak ohikoak dituen prestazioez gainera (doinu jakin bat hautatu, gai bat errepikatu edo disko osoa berriro entzutea, alegia) Aiwa, Kenwood, Sanyo, Thomson, JVC eta Philips laginek pistak era aleatorioan erreproduzitzen dituzte (shuffle). Azterturiko zortzi ekipoek doinu segida bat programatzeko aukera ematen dute.

Ekipo guztiek aukera ematen dute irratitik eta CDtik zintara grabatzeko. Samsung da bigarren prestazio hori eskaintzen ez duena: sinkronizatua ez dagoenez, emaitza nekez izan daiteke egoki-egokia. Harritzekoa bada ere, Kenwood laginak bakarrik dauka autoreverse prestazioa (zinta automatikoki "jiratu" eta beste alderditik aritzekoa, alegia).

Kenwood, Sanyo, Thomson eta Philips laginetan irratiaren presintonizazioa automatikoa da (diala ekipoak berak zeharkatzen du, irratiak memorizatzeko). Philips eta JVC aparatuek 40 irratiraino gordetzen dituztelarik, Samsung, Kenwood, Thomson eta Sony laginek 30 irrati baizik ez dute memorizatzen. Samsung, JVC, Kenwood, Thomson eta Philips, FMko irrati gehien-gehienek bere izena eta programazioaren tematika (albisteak, kirola, rock, musika klasikoa...) adierazteko baliatzen duten RDS estandarra interpretatzeko gauza dira. Seinale hori FMko frekuentzia konbentzionalean mugitzen delarik, irratiak memorizatzeko unean bereziki baliagarria gertatzen da.

CONSUMER-eko teknikariek, huts-kanpaia baten barruan, 1 kHz-ko tonuan CD bana erreproduzitu zuten mikrokatea bakoitzean, bolumen ertainean lehendabizi eta bolumen handienean geroago; emaitzak, teorikoki atera behar zituzten soinuekin konparatuz, ekipoen distortsioak kalkulatu zituzten.

Bolumen ertainean ekipo guztiek balorazio onak lortu zituzten (Thomson izan zen "ongi" hutsean geratu zen bakarra) baina bolumen osoan azaldu ziren alderik handienak: denetan Philips lagina nabarmendu zen (%0,1-eko distortsioa); Aiwa, Sony eta JVC ekipoak oso ongi baloratuak izan ziren (denek ere, %10etik beherako distortsioa).

Kenwood (%36,7) eta Sanyo (%25,8) "onartzeko moduko" hutsean gelditu ziren eta Samsung (%61,8) eta Thomson (%47,5%) laginak "txarrak" izan ziren teknikarientzat; kontuan izan dezagun, dena den, ia behin ere ez dutela funtzionatuko bolumen horretan.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto