Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Izokin keztatu ontziratua: Izokin keztatuaren kontserbazioa hobetu egin daiteke, hobetu beharra dago

Detektatutako arazoek, elaborazioko higieneari eta banaketako hotz kateari dagozkionek, ez dute arriskuan jartzen kontsumitzailearen osasuna

Zortzi izokin keztatuak, banan-banan

ROYAL CROWN

  •  25,67 euro kiloko: denetan merkeena.
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena. Egoera higieniko sanitario onean zeuden bietako bat da. Gatz gehien daukan laginetan bat ere (%3,5). Dastatze proban, bi hoberenetako bat (6,4 puntu): itxura, usain eta zapore keztatua atsegin zaizkie dastatzaileei; baita "zukutsua", "guria" izatea eta "uzten duen zaporea" ere; "gazi samarra" eta "ukitu gurikoa" izatea, berriz, gaitzetsi dizkiote.

GIMAR

  •  41,8 euro kiloko: denetan garestiena.
  • Aukera polita, prezio handia duen arren. Egoera higieniko sanitario onean zeuden bietako bat da.
  • Dastatze proban, erdi parean agertzen da (6,1 puntu): itxura, zaporea, zukutsutasuna eta mami samurra atsegin zaizkie dastatzaileei; "gaziegia" eta "ukitu guria" izatea, berriz, gaitzetsi dizkiote.

MARTIKO

  •  26,2 euro kiloko: merke.
  • Egoera higieniko sanitario erdipurdikoa baino ez: kontserbazioa (hotz katea) eskasa izan da. Etiketa ez dago zuzen: osaketa nutrizionala osatu gabea agertzen du.
  • Dastatze proban, erdi parean agertzen da (5,8 puntu): kolorea, ke-zaporea eta guritasuna atsegin zaizkie dastatzaileei; pusketa beltza agertzea, usaina eta ukitu guria, berriz, gaitzetsi dizkiote.

SKANDIA

  •  29,58 euro kiloko.
  • Egoera higieniko sanitario erdipurdikoa baino ez: bai kontserbazioa (hotz katea), bai maneiatzean higienea desegokiak edo eskasak izan dira. Etiketa ez dago zuzen: ez du agertzen osaketa nutrizionala, nahiz betebeharrekoa duen, aipamen nutrizionalak egiten baititu. Gatz gehien daukana (%3,7) Dastatze proban, 5,6 puntu: usaina eta mamiaren leuntasuna atsegin zaizkie dastatzaileei; zapore ahula eta gazitasuna, berriz, gaitzetsi dizkiote.

LA BALINESA

  •  36,1 euro kiloko.
  • Egoera higieniko sanitario erdipurdikoa baino ez: bai kontserbazioa (hotz katea), bai maneiatzean higienea desegokiak edo eskasak izan dira.
  • Dastatze proban, 5,9 puntu, erdi parean: kolorea, zaporea eta samurtasuna atsegin zaizkie dastatzaileei; gazitasuna eta bukaera, berriz, gaitzetsi dizkiote.

EUROSALMON

  • 31,73 euro kiloko.
  • Egoera higieniko sanitario erdipurdikoa: kontserbazioa (hotz katea) desegokia izan da. Etiketa ez dago zuzen: ez du agertzen osaketa nutrizionala, nahiz betebeharrekoa duen, aipamen nutrizionalak egiten baititu. Gatz gutxien daukana (%1,8)
  • Dastatze proban, hoberenetako bat, 5,6 puntuz: kolorea, usaina, samurtasuna eta bukaera atsegin zaizkie dastatzaileei; ukitu lehor samarra, berriz, gaitzetsi diote.

BENFUMAT

  •  35,95 euro kiloko. Egoera higieniko sanitario erdipurdikoa: kontserbazioa (hotz katea) desegokia izan da. Dastatze proban, denetan txarrena, 5 puntuz: zaporea eta murtxikatzeko uzten duen sentsazioa atsegin zaizkie dastatzaileei; zapore gazi eta ahula eta ukitu samurra, berriz, gaitzetsi dizkiote.

ROYAL

  •  37,28 euro kiloko.
  • Egoera higieniko sanitario erdipurdikoa: produktua lantzean higienea eskasa izan da.
  • Dastatze proban, bigarren txarrena, 5,4 puntuz: kolorea, usaina eta zaporea atsegin zaizkie dastatzaileei; zapore ahul, jelatinatsua eta ukitu gogorra, berriz, gaitzetsi dizkiote.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto