Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Izokin keztatu ontziratua: Izokin keztatuaren kontserbazioa hobetu egin daiteke, hobetu beharra dago

Detektatutako arazoek, elaborazioko higieneari eta banaketako hotz kateari dagozkionek, ez dute arriskuan jartzen kontsumitzailearen osasuna

Laburbilduz

  • Keztatu, xerratu eta hutsean ontziratutako zortzi izokin lagin aztertu dira oraingoan. Lagin horietako sei 100 gramoko zorroetan saltzen dira, beste bat 150 gramokoan eta bestea 200 gramokoan eta prezioak, kiloko, 25,67 eurotik (Royal Crown) 41,8 eurora doaz (Gimar).
  • Produktu arriskutsua da, erraz galtzen dena: hotzetan keztatze horrek ez dio suntsitzen izokinari Listeria monocytogenes mikroorganismo patogenoaren balizko presentzia, beraz, haurdun, haur eta pertsona immunodeprimituei ez kontsumitzea aholkatzen zaie.
  • Gatz asko dauka: sodioa kontrolatzeko dieta egiten dutenek, kontsumitzekotan, neurri-neurrian hartu beharko dute.
  • Izokin horren egoera higieniko sanitarioa lehengaiaren kalitatearen, maneiatzearen (higienea) eta banaketaren (hotz katea kontsumitu arte ez haustea) araberakoa da.
  • Kalitate eta freskotasun okerragoak agertu zituzten Royal eta Eurosalmon laginek gainerakoek baino.
  • Royal Crown eta Gimar laginen egoera higieniko eta sanitarioa asetzeko modukoa zen; gainerako laginena, erdipurdikoa, baina ez kontsumitzailearen osasunarentzat arriskutsu gertatzeraino.
  • Dastatze proban hoberenak Royal Crown eta Eurosalmon izan ziren (biek ere, 6,4na puntu lortu zituzten); denetan kaskarrena, berriz, Benfumat (5 puntu baizik ez).
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena Royal Crown laginak ematen du: dastatze proban hoberenetako bat izaki, egoera sanitario egokian dago eta denetan merkeena da. Gimar ere aukera polita da.

KONPARAKETAKO TAULA

Marka
Izendapena
ROYAL CROWN GIMAR MARTIKO SKANDIA
Prezioa (euro kiloko) 25,67 41,8 26,2 29,58
Formatua (g) 150 100 100 100
Etiketa Zuzen Zuzen Ez dago zuzen Ez dago zuzen
Espeziearen identifikazioa11 Salmo salar Salmo salar Salmo salar Salmo salar
Guztirako oinarri lurrunkorrak (mg N/100 g) 2 35,5 15,6 36,7 15,3
Histamina (zatiak milioiko) 3 12 4 76 5
Gatza (%) 4 3,5 3 3,3 3,7
Egoera mikrobio- logikoa5 Zuzen Zuzen Erdipurdi (kontserbazio aldetik) Erdipurdi (kontserbazio eta higiene aldetik)
Dastaketan (1 - 9) 6,4 6,1 5,8 5,6
Marka
Izendapena
LA BALINESA EUROSALMÓN BENFUMAT ROYAL
Prezioa (euro kiloko) 36,1 31,73 35,95 37,28
Formatua (g) 100 250 100 100
Etiketa Zuzen Ez dago zuzen Zuzen Zuzen
Espeziearen identifikazioa11 Salmo salar Salmo salar Salmo salar Salmo salar
Guztirako oinarri lurrunkorrak (mg N/100 g) 2 33,5 49,3 29,1 45,9
Histamina (zatiak milioiko) 3 16 146 6 12
Gatza (%) 4 2,5 1,8 3,3 2,6
Egoera mikrobio- logikoa5 Erdipurdi (kontserbazio eta higiene aldetik) Erdipurdi (kontserbazio aldetik) Erdipurdi (kontserbazio aldetik) Erdipurdi (higiene aldetik)
Dastaketan (1 - 9) 5,9 6,4 5 5,4

(1) Espeziearen identifikazioa: Salmo salar espezieak Ozeano Atlantikoa du bizitoki
(2) Guztirako oinarri lurrunkorrak: arrain proteinak endekatzearen ondorioz eta produktuak keztatzeko nozitu duen prozesuaren emaitzaz sortzen dira. Azterketa honetan orientatzeko balioa baizik ez du, Arauak gehieneko kopururik ez baitu zehazten.
(3) Histamina: freskotasunaren adierazlea, arrain freskoetan. Azterketa honetan orientatzeko balioa baizik ez du, Arauak gehieneko kopururik ez baitu zehazten.
(4) Gatza: adituen arabera, aholkaturiko eguneko kopuru handiena 6 gramo da.
(5) Egoera mikrobiologikoa: kontserbazio aldetik, "erdipurdi" kalifikazioak balioak aerobioen baimendutako gehieneko kopuruak (hotz katea hastearen adierazle) gainditu direla esan nahi du; higienean "erdipurdi" kalifikazioak adierazten du enterobakterioen baimendutako gehieneko kopuruak gainditu direla.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto