Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Iberdrola konpainiaren zerbitzuak baliatzen dituen enpresa batek bertako makinerian kalteak nozitu zituen, elektrizitate hornidurak bi aldiz eten egin baitzen (bakoitzean hamar bat minutuz). Kalte horiengatik eta atera ez zuen irabaziarengatik Iberdrolaren aurkako auzia jarri zuen. Iberdrolak argudiatu zuen bi eten labur horiekin hornikuntzaren kalitate eta jarraikortasunari buruzko arautegia urratu ez zela eta, gainera, etenen kausa ezezaguna zela. 2003ko uztailaren 31n emaniko sententzian Castelloko Auzitegiaren arabera, energia elektrikoaren hornikuntza eteteak erabiltzaileari kalte-galerak eragiten baldin badizkio, konpainia hornitzaileak kalte hori ordaindu behar duela, halabeharrezkoa edo antzekorik izan ezean. Kasu honetan etenaldia arrazoi ezezagun batengatiko matxura batek eragin zuenez, ez zen ustekabeko edo halabeharrezko izan. Auzitegiak dioenez, erabiltzaileak zerbitzua jasotzeko gutxieneko kalitate-baldintzak jasotzen ditu 1955/00 Errege Dekretuak. Horregatik, erabiltzaileari eraginiko kalteak -ez horrela jaso ez zuen irabaziak, enpresak horrelakorik ez baitzuen behar bezala frogatu- orain zitzan kondenatu zuen Iberdrola konpainia.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa