Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Lapurturiko kreditu txartelarekin beste inork gastuak eginik, erakunde jaulkitzaileak itzultzeari uko egin

 Kreditu txartel baten titularrak Polizian salaketa aurkeztu zuen, txartela eta NA lapurtu ziotela hautemanikoan. Txartela jaulki zuen erakundeari jakinarazi eta, ondoren, 800 eurotik gorako diru ateratzeak egin zizkiotela atzemanik, erakundeari dirutza hori itzul ziezaion eskatu zion. Lapurreta egin aurreko 24 orduetan kargaturiko diru kopuruez bakarrik arduratzen zela zioen kontratuko klausulan babes harturik, erakundeak dirua itzultzeari uko egin zionez, erabiltzaileak epaitegietara jo zuen. Epaiketan erakundeak esan zuen erreklamatutako diru kopuruak ez zirela kontutik atera aurreko 24 orduetan; areago, erabiltzaileak lapurreta gertatu eta handik egun batzuetara berri izan zuela argudiatu zuen. Era berean, iruzurrezko gastua egin zen establezimenduen ordez erantzun behar ez zuela uste zuen, horiek bidezko egiaztapenak egin ezean. Balear Uharteetako Entzutegiak, ordea, ez zion arrazoia eman eta, 2004ko maiatzaren 28ko epaitzan erabiltzaileari diru kopuruak itzuli eta kostak ordaintzera kondenatu zuen. Epaitegiaren arabera, erakundeak ez zuen frogatu txartelaren titularraren axolagabekeriarik, atzeman bezain laster gertakaria salatu egin baitzuen; gainera, txartelaren titularrak merkataritza establezimenduek sinaduraren egiazkotasuna berretsi eta DNI eskatzea espero duela dio, amaitzeko.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto