Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Edertasun zentro batean eginiko depilazio elektrikoak larruazalean orbanak ondorioztatu dizkio

Duela bi hilabete edertasun zentro batera joan nintzen kokotseko ilea depilazio elektrikoz kentzeko. Teknika hori baliatuz egin nuen lehenago beste depilaziorik, eta emaitzak onak izan ziren. Bigarren zentroan konbentzitu ninduten goi ezpainekoa ere egin nezan. Tratamenduak larruazalean bibotea diruditen orban itsusiak utzi dizkidanez, makillajerik eman gabe ez naiz kalera irteten ausartzen. Arazoaren konponbide bila joan nintzen zentrora eta haien erantzuna soila izan zen: errua nirea zen, depilatzera hainbestetan joatearren. Horrelakoetan ardurarik ba ote duten jakin nahi nuke.

 Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren (13. art.) arabera, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskura jarritako ondasun eta zerbitzuek, beraien funtsezko ezaugarriez informazio zintzo, egiati eta nahikoa eman, eduki edo ahalbidetu behar dute; funtsez, prezio osoari buruzko informazioa eta behar bezala erabili edo kontsumitzeko argibideak, aurreikusteko moduko arriskuak eta ohartarazpenak. Horrek esan nahi du kontsumitzaileak aurrekontua, nozitu beharreko tratamenduaz, saioen maiztasun aholkagarriaz, emaitzaren itxaropenaz eta, batez ere, tratamenduaren arriskuez (horien artean, pertsona bakoitzaren larrua nolakoa den, pigmentu arazoak agertzeko posibilitatea) informazioa aurretiaz eskatzeko eskubidea duela. Horrelakoetan, depilatzeko ataleko larruazala delikatua bada, datu hori establezimenduko arduradun eta enplegatuek kontuan hartu beharko zuten. Larruazal delikatuek berariaz dituzten arriskuez informazioa jasotzeaz gainera, aurretiaz saiakuntza egin eta, nolanahi ere, bere larruazalari nolako depilazio maiztasuna komeni zaion interesatuari jakinaraztea komeniko zen.

Kasu honetan sendagile dermatologoarengana joatea komeni da, larruazaleko orbanen diagnostikoa egin eta, bide batez, eragindako larruazala berreskuratzeko eta akats estetikoak suntsitu edo murrizteko egin beharko liratekeen tratamenduak jakinaraz ditzan. Tratamenduaren kostua, iraupena, arriskuak eta balizko emaitzak idatziz jaso behar dira. Datu horiek eskuan, estetika zentroari erreklamazioa aurkeztuko litzaioke hartu izanaren egiaztapena duen bureau fax ziurtatua igorrita. Akordio batera ez heltzekotan, epaitegien aurrean erreklamatu beharko da, gertaturiko (eta egiaztatzeko moduan dauden) kalte-eraginen konponketa eskatzeko.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du